Euskarazko kontakizun labur lehiaketa

Igartubeiti Baserri Museoak familia osoarentzako tailer eta ekimenak antolatzen ditu
Igartubeiti Baserri Museoak familia osoarentzako tailer eta ekimenak antolatzen ditu / Igartubeiti

Igartubeiti Baserri Museoak eta Zugarramurdiko Sorginen Museoak antolatu dute 'Istorioak belarrietara' lehiaketaren aurtengo deialdia

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Igartubeiti Baserri Museoak eta Zugarramurdiko Sorginen Museoak antolatu dute, aurten ere, 'Istorioak belarrietara' kontakizun laburren hirugarren deialdia. Hautatutako gaiak sinesmena, istorioa, sineskeria, gune eta pertsonaiak, kondaira eta nekazalgune eta naturguneetako zeremoniei lotutako euskal mitologia eta bere imaginarioa dira. Kontakizunen jasotze epea hilaren 16an bukatuko da.

Deialdi honek "idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea" du helburu antolatzaileentzat, "haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz". Gainera, kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaldu eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzea du xede.

Igartubeiti Baserri Museoak "euskal baserriaren historia, bilakaera eta bertan bizi izan ziren biztanleen eguneroko bizimodua hurbiltzea" du helburu.: "Balio kultural, historiko, antropologiko eta arkitektoniko multzo bat biltzen, babestu eta hedatzea".

Parte hartzeko hainbat baldintza

Kontakizunen balorazio eta aukeraketa prozesuan ondorengo irizpideak betetzea modu positiboan aintzat hartuko da: Kalitatea eta originaltasuna, proposatutako gaiarekiko egokitzapena eta sormena. Irabazleak 250 euroko saria eramango du. Bigarrenak, aldiz, 150ekoa. Gainera, hautatutako ipuinen argitalpen ilustratua ere egingo da.

Euskaraz landu beharko dute parte hartzaileek aurkeztutako pieza, haur-ipuin formatuan, eta 18 urte baino gehiago eduki behar izango dituzte. Ipuinak, beraz, haurrei zuzenduak eta argitaragabeak behar dute, alegia, aurrez inongo literatur lehiaketan sarituak izan gabekoak, zein zatika ala osorik, ez paperean ez eta digitalki sekula argitaratu gabeak. Lan bakarra aurkeztu dezake egila bakoitzak. Kontakizunen luzapena gutxienezko orri batekoa eta gehienezko 3 orritakoa (din A-4) izango da, imprenta tipografian idatziak (edozein letra mota estandar 12 tamainan, alde batetik idatziak eta bere goiko ezkerreko aldetik grapatuak.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos