Euskarazko egunkariek genero gaietan izan duten eragina aztergai

Danele Sarriugarte, Kattalin Miner eta Maddi Altuna/
Danele Sarriugarte, Kattalin Miner eta Maddi Altuna

Danele Sarriugartek, Kattalin Minerrek eta Maddi Altunak aurkeztutako ikus-entzunezko proiektuak irabazi du Martin Ugalde beka

Martin Ugalde kultur parkeak, Berria Fundazioak, Elkar Fundazioak eta Jakin Fundazioak Andoaingo Udalaren laguntzarekin deitzen duten Martin Ugalde bekak bi gairen gaineko ikerketa egiteko aukera ematen du bi urtean behin: Martin Ugalde bera ikertzeko aukera batean; euskal kazetaritzaren gaineko ikerketak egitekoa bestean. Aurtengo deialdiaren xedea izan da Egunkaria eta Berria euskarazko egunkariek genero gaietan izan duten eragina ikertzea.

Aurkeztu diren bost proposamenak aztertuta -epaimahaiaren arabera, guztiak "maila onekoak"-, sariduna Danele Sarriugarte, Kattalin Miner eta Maddi Altunak aurkeztutako ikus-entzunezko proiektua izan da, epaimahaiko kideek horren "lanketa eta egingarritasuna" eta "egileen gaiaren ezagutza sakona" azpimarratu dituztela.

Saria asteazkenean Martin Ugalde kultur parkean egundako ekitaldi batean jaso zuten egileek urtebeteko epea eta 8.000 euro izango dituzte Euskaldunon lana burutzeko.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos