Euskararen osasuna aztergai Udako Ikastaroetan

Mikel Arregi, Miren Dobaran eta Bingen Zupiria Inkesta Soziolingustikoaren aurkezpenean. /DV
Mikel Arregi, Miren Dobaran eta Bingen Zupiria Inkesta Soziolingustikoaren aurkezpenean. / DV

Bi egunez, 'Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea, datuen argitan' ikastaroa egingo da Donostian

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Soziolinguistika Klusterrak elkarlanean sustaturiko 'Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea, datuen argitan' ikastaroa egingo da ostegunean eta ostiralean, uztailaren 20an eta 21ean, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Uda Ikastaroen baitan. Euskararen VI. Inkesta Soziolinguistikoa eta Kale Erabileraren Neurketa azken asteotan aurkeztu ostean, euskararen osasuna aztertuko du ikastaroak.

Guztira, bost hitzaldi eta hiru mahai inguru izango dira Donostiako Miramar jauregian, eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak hasiera ekitaldian hitz egingo du, Eusko Jaurlaritzak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Jardunaldien helburu nagusia euskararen egoeraz hausnartzea, hizkuntza bere lurralde osoan une honetan duen egoeraz arduratzen diren bi ikerketak oinarri hartuta: Inkesta Soziolinguistikoa eta Soziolinguistika Klusterrak egindako Kale Erabileraren Neurketa.

Halaber, Inkesta Soziolinguistikoa eta Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketaren emaitza nagusiak aurkeztuko dira; euskararen erabileraren bilakaeraz, egoeraz eta norabideaz hausnartuko da; euskararen erabilera sozialari egingo zaion kanpoko begirada aurkeztuko da, eta euskararen erabilera sustatzeko proiektuen justifikazioan sakonduko da.

Euskararen egoeraren inguruko gogoeta egiteko arlo ezberdinetako adituek parte hartuko dute ikastaroan, eta iritzi trukaketa sustatuko da, bi mahai inguru aurreikusi direlarik ostegun honetarako. Aurrenekoan gizarte-eragileen ordezkariak bilduko dira 'Euskararen erabileraren aktibazioan, zer dago gizarte-eragileen esku?' gaiaren inguruan. Kontseiluko Iker Salaberria, Topaguneko Iker Martinez de Lagos, eta AEKko Mertxe Mugika ariko dira.

Aurrekoa bezala ostegunean egitekoa den mahai-inguruan, 'Zertan da euskararen sustapena Euskal Herriko hiru eremu adminsitratiboetan?' galderari erantzungo diote Miren Dobaran Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak, Mikel Arregi Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuko zuzendariak eta Mathieu Berge Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) presidente ohiak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos