Euskaldunen eta Kanadako herri indigenen arteko loturen ikerlaria

Stephen Augustine./XABI OTERO
Stephen Augustine. / XABI OTERO

Stephen Augustine Hernaniko Oronan mintzatuko da ostegunean, eta 'Atlantiar Knekk Tepaw' biltzarra aurkeztuko du

Datorren udazkenean, nazioarteko 55 adituk hartuko dute parte astebetez Kanadako Eskozia Berriko Sidney hiriko Cape Breton Unibertsitatean (CBU) egingo den Atlantiar Knekk Tepaw biltzarrean. Mi'kmaw herrien eta euskaldunen arteko iraganeko eta gaur egungo harremanak arakatu eta aztertzea da biltzarraren xedeetako bat. Izan ere, Mi'kmaw lurraldeko biztanleek Atlantikoaz bestaldeko euskaldun, irlandar, galestar eta eskoziarrekin izan dituzten aspaldiko harremanak landuko dira aste horretan zehar.

Biltzarra ostegun honetan aurkeztuko dute , 17:00etan, Hernaniko Orona eraikinean egingo den saioan. Sarrera librea da eta doanekoa. Bi hizlari izango dira, Stephen Augustine eta Xabi Otero. Augustine Mi'kmaq kontseilu nagusiko oinordetzazko buruzagi eta CBUko Gai Indigenen eta Unama'ko College delakoaren lehendakariordea da, eta Kanadako Lehen Nazioez mintzatuko da.

Biltzarraren antolakuntzan parte hartzen ari den Jauzarreako Xabi Otero, berriz, Euskaldunen eta Lehen Nazioen arteko lotura frogatuez mintzatuko da. Halaber, Biltzarraren edukiak aurkezteaz gain, hizlariak nor izanen diren eta zertaz hitz eginen duten azalduko da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos