Eskubaloi partidua Oñatin Kilometroak-en alde

Joan den denboraldian, Oñatin izango diren bi taldeen arteko partidua./MICHELENA
Joan den denboraldian, Oñatin izango diren bi taldeen arteko partidua. / MICHELENA

Bera Bera eta Aula Valladolid taldeen arteko norgehiagoka jokatuko da ostegun honetan

Oñatin aurtengo Kilometroak egiteko hilabete eskas falta den honetan, hitzordu garrantzitsua dute herrian aste honetan. Antolatzaileek diotenez, "Lekaixoka! da aurtengo jaiaren leloa eta lekaixoka aritu gara urte guztian zehar Gipuzkoako ikastolen jaiaren ekintzak zabaltzen". Eta azken txanparako ez badute proposamenik, horietako bat izango delarik ostegun honetan jokatuko den eskubaloi partidua.

Abuztuaren 24an, lehen mailako emakumezkoen eskubaloi partidua izango da Oñatiko Zubikoa Kiroldegian. Bera Bera eta Aula Valladolid taldeen arteko norgehiagoka ospatuko da arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Sarrerak ordubete lehenago jarriko dira salgai kiroldegian bertan 5 eurotan (12 urtetik beherakoentzat 3 euro).

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos