Secciones
Servicios
Destacamos
Viernes, 27 de octubre 2017, 16:39
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Euskarazko komunikazioaren arloko 70 lagun inguru eta hainbat erakundetako ordezkariak tartean zirela, Tokikom sarien bigarren edizioko sarien banaketa egin da ostiral honetan Usurbilgo Sutegi Auditorioan. Kazetaritza sariak bigarrenez eman badira ere, euskarazko publizitate onenaren saria aurrenekoz eman da, eta Erronkariko Gaztaren telebistarako spotak lortu du.
Publizitatea euskaraz egiteak duen balioa aldarrikatu eta iragarleak euren kanpainak euskaraz egitera bultzatzeko asmoz eman du lehen aldiz sari hori Tokikomek, urtean egindako euskarazko iragarkirik onena saritzeko asmoz.
Epaimahaia osatu duten Kike Amonarriz Gorriak, Estitxu Garai Artetxek eta Zuriñe Elordi Romerok adostu dute lehen publizitate sari hau Erronkariko Gazta sustatzeko telebistarako spotari ematea. Labrit Multimediak aurkeztutako lanean, epaimahaiak nabarmendu du "aspaldiko euskalkiak amu moduan betetzen duen funtzioa", baita "iragarkiak ondare gastronomikoa eta kulturala lotzeko egiten duen ariketa" ere. "Bailararen inguruan ematen duen ikuspegi gaurkotu eta anitza" eta "adin zein sexu aniztasun eta berdintasuna zaintzeko ahalegina" ere hartu ditu bereziki aintzat epaimahaiak.
Kazetaritza sariak emateko epaimahaia Maria Gonzalez Gorosarrik, Edorta Arana Arrietak eta Amaia Pavon Arrizabalagak osatu dute. Hiru epaimahaikideak bat etorri dira aurkeztutako lan guztien kalitatea nabarmentzean, eta azpimarratu dute "harribitxi bat baino gehiago" topatu dutela, hala gaien aukeraketari zein tratamenduari ere dagokionez.
Kategoria honetan hiru atal saritu dira: azalikik onena, edukirik onena eta ikus-entzunezkorik onena. Azalik onenaren saria Uribe-Kostako 'Hiruka' astekariak aurkeztutako 'Itsasadarrean, bizirauten' lanarentzat izan da, "argazkiaren kalitatea zein portadako elementuen diagramazio garbi eta orekatua" kontuan hartuta.
Edukirik onenari emandakoa berriz, Durangaldeko 'Anboto' astekariak aurkeztutako 'Martxoak 31' monografikoarentzat izan da. Durangoko bonbardaketaren urteurrenaz jarduteko erabilitako formulen aniztasuna, lekukotzen eta kolaborazioen aberastasuna, eta tratamendu grafikoa ere nabarmendu ditu epaimahaiak.
Zumaiako 'Baleike' aldizkariak jaso du ikus-entzunezko onenaren saria, 'Tapa-Pala' bideo-sortaren bigarren denboraldiagatik. Iazko edizioan aipamen berezia jaso zuen arraunaren inguruko bideo kanalak, medio gutxirekin egindako zabalkunde lan eder eta mamitsuagatik. Aurten, gainera, alde teknikoan egindako hobekuntzek harritu dute epaimahaia: planoen aukeraketa, argiztapena, grafismoa…
Aipatu bezala, epaimahaiaren iritziz nabarmantzekoa izan da aurkeztutako lan guztien kalitatea. Hori dela eta, bi aipamen berezi ere egin nahi izan dituzte. Bata jaso du 'Hiruka' astekariaren udako ale bereziak, herriz herriko jai guztien egitarauak batuz atera zutena. .
'Puntua' astekariaren genero berdintasunarekiko konpromisoa ere saritu dute. Hainbat lan aurkeztu ditu Puntuak sariketa honetara, eta epaimahaiak goraipatu nahi izan du "lan horietan zeharka ikusten den genero berdintasunaren aldeko konpromiso praktikoa". Aurtkeztutako lanen artean bada genero berdintasunari buruzko monografiko bat, komunikabideentzako gidaliburutxo bat gai hauen inguruan, ekainaren 28an argitaratutako zenbakia eta haren portada berezia…
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.