Dozena bat hitzaldi

Egunean zehar eskainiko diren hitzaldi guztiak, esan bezala, gaztelaniaz izango dira

GOIZEKO SAIOAK (10:00 a 13:00)

10:00 – 10:05. Ekitaldiaren aurkezpena

10:05 – 10:30. Pedro Miguel Etxenike. 'De lo pequeño a lo grande. De lo simple a lo complejo'

Muturren xarmak, infinituki txikiak eta infinituki handiak beste infinitu batekin osatua izan behar du; konplexutasunarenarekin, objektu normalen natura errealaren ulerpenaren saiakeran. Era berean fisika zirraragarria eta zenbaitetan zorrotzagoa, esperimentuarekin aurrez aurre jarri behar baita hemen eta orain. Sinplearen konplexutasunaz eta konplexuaren sinpletasunaz hitz egingo da.

10:30 – 10:55. Juanjo Gómez Cadenas. 'La sublime utilidad de los inútiles neutrinos'

Neutrinoa imajinatu daitekeen errealitatearen zati txikiena bezala definitu daiteke. Materia arruntarekin duen elkarrekintza hain da arbuiagarria, benetako mamu kosmikoa bezala jokatzen duela esan baitaiteke. Eta hala ere, posible da, are gehiago, partikula hutsal horiek gure unibertsoa existitzearen arrazoia izatea.

10:55 – 11:20. Sara Barka. 'Papiroflexia a la 10-9'

Material bidimentsionalak pare bat atomoko lodiera duten nanokristalak dira. Posible da egitura desberdinak egitea, xafla ñimiño hauek tolestu, moztu eta itsatsiz, nanozientzia eta nanoteknologiaren alorrean aplikazio nabarmenekin.

11:20 – 11:45 – Atsedenaldia

11:45 – 12:10. Javier Aizpurua. 'Ver o no ver, esa es la cuestión'

Nanoteknologian egindako aurrerapenek argia materiaren bazter txikienetara eramatea lortu dute, lehenago iritsiezinak ziren eskala txikietara gure begiekin ailegatzea ahalbidetuz, eta zeinetan molekula eta atomoen propietateak agertzen diren. Ikusezintasunaren mantua orain propietate optiko harrigarriak dituzten metamaterialekin eraiki daitekeen errealitatea da. «Ikustea edo ez ikustea» gaur egun, beraz, nanoteknologia kontua da.

12:10 – 12:35. Ignacio López Goñi. 'Viven en comunas, son cotillas y muy promiscuas'

Mikrobioen mundua eta hauek planetarekin duten elkarrekintza ulertzeko bakteriak benetan nola bizi diren ulertu behar dugu. Eta bakteriak asko dira, komunetan bizi dira elkarrekin, eta oso promiskuoak dira.

12:35 – 13:00. Almudena M. Castro. 'Sonidos pequeños, grandes y aterradores'

Entzuten dugun frekuentzia tartea uhin luzera konkretu bati dagokio. Eskala honek soinu desberdinen jatorria zehaztea ahalbidetzen digu. Propietate hauek musikaren munduan emozioa eta beldurra sortzeko erabiltzen dira.

ARRATSALDEKO SAIOA (17:00 a 20:00)

17:00 – 17:05 – Aurkezpena

17:05 – 17:30. Juan Ignacio Pérez. 'Grandes y pequeños'

Animalietan, tamainari dagokion gaiak inplikazio sakonak ditu, beren metabolismotik hasi eta biziraupena arte.

17:30 – 17:55. Aran García Lekue. 'Surf: ciencia y serendipia'

Faktore mordoak parte hartzen dute zure hondartzara olatu perfektua hel dadin (ekaitzak eragindako jatorrizko olatuaren eraketa, barreiapena, nola puskatzen den kostara heltzean …) eta zu momentu egokian toki egokian egon zaitezen.

17:55 – 18:20. Ricardo Hueso. 'Diversidad planetaria'

Planetek aniztasun handia dute. Planeta erraldoiak, ñimiñoak eta bizitzeko planeta egokiak existitzen dira. Bizitzarentzat egokia izateko garrantzitsuak izan daitezkeen faktoreak ikusiko ditugu. Horretarako, gure eguzki-sistematik irten gabe topatzen ditugun mundu anitzak aztertuko ditugu, eta planetaren tamaina zein kasutan garrantzitsua den ikusiko dugu.

18:20 – 18:45 – Atsedelnaldia

18:45 – 19:10. Beatriz Sevilla. ¿Qué es esa cosa borrosa en el cielo?

Galaxien azterketaren historia, Kanten unibertso irlak, unibertsoaren tamainaren auzia eta ea gainontzeko unibertsoak gurea bezain handiak diren izango ditu hitzaldiak. Vera Rubin eta materia ilunera iritsi arte.

19:10 – 19:35. Miguel Santander. ¡Dios mío, está lleno de Galaxias!

Galaxia bat baino handiagoak diren tamaina guztiak hartuko ditu beregain hitzaldiak. XXgarren mende hasieran Esne Bidea beste askoren artean bat baino ez zela aurkitzea. Benetako zoologikoa. Gertu dauden galaxien arteko dantza, urrun ez den Esne Bidearen eta Andromedaren arteko talka «Lactómeda» sortzeko; «zoom out» egiten jarraituko dugu egitura handiagoak arte, Laniakearen erakarle handia, galaxien kumuloak, superkumuloak, filamentoak, etab.

19:35 – 20:00. Natalia Ruiz y Manuel González. 'De lo pequeño a lo grande: el resumen'

Umore eta musika ikuskizuna Natalia Ruiz eta Manuel González-en eskutik egunean zehar izan dira hitzaldi guztien errepasoa egiteko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos