Diskriminazioaren eta bazterketaren aurkako jarduera bateratua

Beatriz Artolazabal sailburuak eta Maggy Barrère Klinika Juridikoko zuzendariak sinatu dute./
Beatriz Artolazabal sailburuak eta Maggy Barrère Klinika Juridikoko zuzendariak sinatu dute.

Eraberean Sareak eta EHUko Zuzenbide Fakultateko Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Gizarte-diskriminazioaren eta -bazterketaren aurkako borrokan baterako interesak dituzten bi erakundek indarrak batu dituzte astelehen honetan Donostian. Eusko Jaurlaritzak Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez sustatzen duen Eraberean Sareak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoak lankidetza hitzarmena sinatu dute, hain zuzen, «ezagutzak eta esperientziak trukatzeko» eta «baterako estrategiak eta interesak garatzeko».

Eraberean Sareak biltzen ditu immigrazioaren eremuan eta ijitoen eta LGTBI kolektiboaren sustapenean modu esanguratsuan lanean ari diren zenbait gizarte erakunde. Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoa, berriz, Zuzenbidearen eta ikasketa kriminologikoen ikaskuntza-espazioa izateaz gain, sistema pedagogikoaren eraldaketa-espazio gisa eratuta dago, bai eta diskriminazioaren aurkako estrategia juridikoen gainean hausnartzeko eta horiek identifikatzeko laborategi gisa ere.

Hizarmena Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta  Maggy Barrère EHUko Zuzenbide Fakultateko Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoko zuzendariak sinatu dute.

Akordio horren bidez, harremana formalizatzen da bi erakundeen artean Ekimen horren bidez, baterako lan-dinamikak garatu ahalko dira; «ezagutza teoriko eta praktikoen elkarrekiko fluxuak aukera emango du helburuak lortzeko baterako ikuspegi partekatuaren bidez».

Artolazabal sailburuak nabarmendu du «tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza gizarte moderno orok bete beharreko helburu direla. Akordio honen bidez, urratsak eman ahalko ditugu norabide horretan». «Hitzarmen honen bidez -gaineratu du- urrats oso garrantzitsua emango da unibertsitatea gizarteari zabaltzeko, eta politika publikoak zuzentzen dituenaren, unibertsitatearen eta elkarte-egituraren arteko lankidetza-espirituaren balioa nabarmenduko da, gizarte-diskriminazioko eta -bidegabekeriako arazoei eraginkortasunez heltzekobide bakar gisa».

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos