Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Tantimairu eskolako ordezkariak, aurtengo Nafarroa Oinez antolatzeko lekukoa jaso zuen egunean.
'Dena ez dela lana beti' festa egingo du Nafarroa Oinezek Lesakan

'Dena ez dela lana beti' festa egingo du Nafarroa Oinezek Lesakan

Egun osoko egitaraua prestatu du Tantirumairu ikastolak larunbat honetarako, eta Euskaltzaindiak bisita egingo die irailaren 29an

Viernes, 22 de septiembre 2017, 13:49

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hilabete eskas falta da aurtengo Nafarroa Oinez-erako. Urriaren 15ean Lesakako 'Bikin bat in' lelopean egingo dute eta, urte osoan egindako jarduera programa biribiltzeko, egun osoko ospakizuna antolatu du Tantirumairu ikastolak irailaren 23rako, larunbata, 'Dena ez delako lana beti' goiburupean.

Urte osoan zehar egin dituzten jarduera egitarauari eta Nafarroa Oinezen alde lanean aritu direnei "eskerrak emateko ospakizuna" izango da, antolatzaileek argitu dutenez.

Egun osoko festa prestatu dute larunbaterako. Goizeko 10:30ean Lesakako txistulari eta soinulariak ibiliko dira karrikaz karrika. Ordu erdiren buruan Burdinaren erakusketa egingo da, Brun burdinola eta herriko Pedro Lantz arotzaren eskutik plazan, eta Txikiak Handi erakusketa zabalduko dute udaletxeko arkupeetan.

Izan ere, Nafarroa Oinezeko Txikiak Handi egitasmoak Lleida (Herrialde Katalanak) eta Venezuela aldera egin du aurten salto eta Aranera zein Makiritate hizkuntzak dira egitasmoko protagonistak. Biak ere galtzeko arriskuan daudenak, Unescoren arabera.

Hizkuntza komunitate horietako ordezkari bana etorriko dira urriaren 15ean, Lesakako Nafarroa Oinez egunean, Txikiak Handi manifestua sinatzera. Horren atariko zabalduko da erakusketa, beraz. Goizari azken musika doinuak jartzeko, 13:00etan toberak aditzeko aukera izanen da. Aurtengo Nafarroa Oinezeko kantuan eta bideoklipan ageri den musika-tresna da tobera.

17:00etan Emarri giza proba taldeak erakustaldia eskainiko du plazan eta gero, nahi duenak proba egin ahal izango du herri kirol horretan. 18:00etan dantzaldia izanen da Gabenara taldearekin eta gero afaria, arratsaldeko 20:30etatik aurrera. Helduek 5 euro ordaindu beharko dute eta 12 urtez beheitiko haurrek 3 euro. Azkenik, 23:00etan kontzertuak izango dira plazan 'Kalera', 'Autobus Magikoa' eta 'Afu' taldeekin.

Euskaltzaindiaren bisita

Nafarroa Oinez festa antolatzen duen herrira urtero giten du bisita Euskaltzaindiak. Eta aurten, beraz, Lesakan dute hitzordua irailaren 29an. Bisita honekin aitortza bikoitza egitea da intentzioa: alde batetik, Euskaltzaindiak bere babesa erakustea Lesakako herriari eta Nafarroa Oinezi, eta bestetik, Lesakak eta Nafarroa Oinezek akademiaren lanari "aitortza eta esker ona" adieraztea.

Horretarako, Euskaltzaindiako ordezkariei harrera egingo diete goizean Lesakako Herriko Etxean eta ondoren, euskaltzainek zuzendaritza batzordea egingo dute bertan. Amaitu bezain laster, Tantirumairu ikastolara joango dira. Ikasleek euskaltzainekin solasteko aukera izango dute, baita irakasleekin prestatutako galderak egitekoa ere. Egitarauari amaiera emateko, bazkaria eta Lesakatik bisita gidatua antolatu dituzte euskaltzainek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios