Campus guztietan irekiko ditu ateak Mondragon Unibertsitateak

MUren Irungo campusa./FLOREN PORTU
MUren Irungo campusa. / FLOREN PORTU

Guztira, 37 jardunaldi egingo ditu abenduaren eta otsailaren bitartean

Mondragon Unibertsitateak ateak irekitzeko 37 jardunaldi egingo ditu 2017ko abendua eta 2018ko ekaina bitartean, bere lau fakultateen ingeniaritza, enpresa-kudeaketa, ekintzailetza, hezkuntza, komunikazio eta gastronomia arloetako eskaintza akademikoa aurkezteko. Ateak irekitzeko jardunaldi horiek Batxilergoko eta Goi-mailako Prestakuntza Zikloetako ikasleentzat eta horien gurasoentzat antolatu dira. Bi ordu ingurukoak izango dira eta arlo bakoitzeko graduak aurkeztuko dituzte zehatz-mehatz. Gainera, saio bakoitzean, iritziak trukatu eta zalantzak argitu ahal izango dira graduetako koordinatzaileekin.

Goi Eskola Politeknikoan, ateak irekitzeko 14 jardunaldi egingo dira, ingeniaritzaren arloan. Campusak ditu Arrasaten, Ordizian eta Donostialdean. Mondragon Unibertsitateak ingeniaritzako bederatzi gradu eskaintzen ditu: Mekanika, Mekatronika, Industria Elektronika, Informatika, Industria Diseinua, Industria Antolakuntza, Ingeniaritza Biomedikoa, Energia eta Ekoteknologia Industria Prozesuetan —azken biak Donostialdean—. Aurreneko saioek dagokienez, Goierriko eta Donostialdeko campusetan abenduaren 14an egingo dira, eta Arrasatekoan abenduaren 16an.

Enpresagintza Fakultateak Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua eta Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua (LEINN) ematen ditu. LEINNek Oñatin, Bilbon eta Bidasoan ditu campusak, eta ekintzailetza-laborategiak Oñatin, Bilbon, Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Zaragozan, Queretaron (Mexikon), Maastrichen (Herbehereetan), Punen (Indian) eta Shangain (Txinan). Aurten, fakultateak ateak irekitzeko 14 jardunaldi hartuko ditu guztira.

HUHEZIHumanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Lehen Hezkuntzako Gradua eta Haur Hezkuntzako Gradua ematen ditu Eskoriatzan. Horretaz gain, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko gradua eskaintzen du Aretxabaletako Campusean. Aurten, fakultateak ateak irekitzeko 7 jardunaldi hartuko ditu.

Basque Culinary Center, Mondragon Unibertsitatearen Gastronomia Zientzien Fakultatea, 2011n jarri zen abian Donostian. Eta horri esker, ezaugarri horiek dituen Espainiako lehen unibertsitatearen egoitza da Euskal Herria. Gainera, gastronomian eta elikagaien zientzian ikerketako eta berrikuntzako zentro bat duen munduko lehen fakultatea da. Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak gradua eskaintzen du. Aurten ateak irekitzeko 4 jardunaldi hartuko ditu, aurrenekoa abenduaren 16an.

Edonola ere, jardunaldi horien inguruko argibide gehiago jasotzeko, Mondragon Unibertsitatearen webgunera jo daiteke, edo 902 110 436 telefonora deitu.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos