Bizkaitik Gipuzkoara, San Juan baleontziaren alde

Xabier Agote Albaolako presidentea eta Antxon Ascorreta Propeller Clubeko azpi presidentea/
Xabier Agote Albaolako presidentea eta Antxon Ascorreta Propeller Clubeko azpi presidentea

International Propeller Club País Vasco Puerto de Bilbao erakundeak San Juan baleontziaren proiektua babestu du euskal industria eta bere historia balorean jartzeko asmoz

DV

Euskal arrantzaleek sekretu ugari zituzten itsasoan gainerako arrantzaleengandik bereizi eta ospe ona mantentzeko. Ontziak eraikitzeko teknika zen horietako bat. 1565. urtean Red Bay-n (Labrador, Kanada) hondoratutako euskal itsasontzi historikoaren erreplika 2014. urtean hasi ziren eraikitzen Albaola Itsas Kultur Faktorian, Pasaian. Horregatik, International Propeller Club País Vasco Puerto de Bilbao-k (itsas-sektoreko profesionalak elkartzeko bokazioa duen nazioarteko elkarteko kidea) San Juan baleontziaren piezatako bat babestea erabaki du, kuaderna bat hain zuen ere.

Zer da, baina, kuaderna bat? Baleontziaren egitura transbertsala, hizkuntza arruntean ontziaren 'saihetsak' esango geniekeen piezez osatua badago, horietako 'saihets' baten izendapen teknikoagoa litzateke. Kuadernak barenga izeneko erdiko pieza lodi batez eta albo banatan dituen genolak izeneko bi beso kurbatuz osatuak daude.

Pieza hauek lortzea ez da lan erraza. Basoan adar handiak aurkitu behar dira, forma jakin batekoak eta korapilo eta begirik gabeak. San Juan baleontziaren garaian errazagoa zen, euskal basotan haritzak behar zituzten forma eta okerdurarekin lantzen baitzituzten; era horretan kalitate ezin hobea zuen zura lortzen zuten, ekoizpena estandarizatuz eta eraketa epeak azkartuz. Horretan zetzan euskal ontzien sendotasun handiak, gainerako Europar herrialdeenarekin alderatuz.

Kide berria proiektuan

Babesletzaren agiri ematea pasa den urteko abenduaren 29an burutu zen Pasaiako Itsas Kultur Faktorian eta Xabier Agote Albaolako presidenteak eta Antxon Ascorretak Propeller Clubeko azpi presidenteak parte hartu zutenean.

International Propeller Club País Vasco Puerto de Bilbao-ren babesletza honi esker Albaolak kide berri bat du bere proiektuan jarraitzeko, eta ekimena lagundu nahi duten enpresa eta norbanakoei zabalik jarraitzen du.

Eraikuntza jendaurrean eta garaiko teknikak eta prozedurak erabiliz burutzen ari dira. Gaur egun Albaola Itsas Kultur Faktoriak urtean 50.000 bisitari baino gehiago ditu, eta beraz, Gipuzkoako hirugarren museo bisitatuena bihurtu da eta Euskal Herriko bisitatuenetarikoa. San Juan baleontziaren proiektuak UNESCOren babesa eta onespena ere lortu du.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos