Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ekimenaren aurreko edizio bateko argazkia. MICHELENA
Bizitza Zientifikoen lehen topaketa, hilaren 23an

Bizitza Zientifikoen lehen topaketa, hilaren 23an

Ikasleak eta zientzialariak harremanetan jartzen dituen ekimenaren 7. edizioa Donostiako Eureka! Zientzia Museoan izango da

Miércoles, 18 de octubre 2017, 18:52

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eureka! Zientzia Museoak ikasleen eta lanean diharduten zientzialarien arteko topaketaren 7. edizioa antolatu du. Iaz bezala, aurten ere bi egunetan egingo dugu topaketa, urriaren 23an eta azaroaren 6an, ikasle gehiagok izan dezaten parte hartzeko aukera. Lehenego egunean, hau da urriaren 23an, Zientziaren arlo ezberdinetako 22 profesionalek eta 178 ikaslek beraien bizipenak partekatuko dituzte ikasketa zientifikoak sustatu eta gazteek beraien ikasketak aukeratzerakoan dituzten zalantzak argitzea helburu duen topaketa honetan.

Bizitza Zientikoak, DBH4 eta Batxilergoko ikasleei dago zuzenduta eta lortu nahi duena, ikasleek zientzia eta ikerketara modu erreal batean hurbiltzeko gune bat aurkitzea da. Ikasleek hemen, zientzia eta teknologiarekin zerikusia duten ikasketek dituzten aukerak eta lan irteerak hobeto ezagutzeko aukera dute. Aldi berean, ikasketak aukeratu aurretik dituzten zalantzak argitu ditzakete.

Ikasleei goizeko 9:00etan egingo zaie harrera, eta 9:30etik 11:00etara bost minutuko aurkezpenak egingo dituzte profesionalek. 11:00etatik 13:00etara, berriz, ikasleen eta profesionalen arteko topaketa burutuko da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios