Bigarren urtez, Txakurren Eguna egingo dute Leitzaranen

Informazio puntua Leitzaranen.
Informazio puntua Leitzaranen. / Unanue

Txakur jabeentzat eta txakurrak gogoko dituzten guztientzat interes handikoak diren gaiak landuko dira igandean, abuztuak 27, egingo den ikastaro teoriko-praktikoan

Txakurrek mugak izaten dituzten normalean parke eta gainerako eremu publikoetan sartzeko eta egoteko. Leitzaranen, ordea, protagonistak izango dira datorren igandean, abuztuak 27, egingo den Txakurraren Egunean. Leitzaran Bisitarien Etxeak antolatu, Gu Hau! txakurrak trebatzeko zentroaren laguntzaz. Andoainen kokatuta dagoen Olieta parkean burutuko da bigarren aldiz antolatzen den eguna. Parte hartzeko, ezinbestekoa da erreserba egitea (943300929/info@leitzaran-andoain.eus).

Egun osoko ikastaro teoriko-praktikoa da egunaren ardatz nagusia. Parte-hartzaileei 11:00etan Leitzaran Bisitarien Etxean harrera egin ondoren, 11:15ean hasiko da ikastaroa. Hiru gai nagusi landuko dira goiz partean: komunikazioa, paseoa eta dominantzia. Aurreneko bi atalak teoriko-praktikoak izango dira. Hain zuzen ere, ikusi eta ikasiko da nola komunikatzen diren txakurrak gizakiekin eta beste txakur batzuekin eta ingurunearekin, eta paseari eskainitako atalan aztertuko dira haien beharrak eta nola maneiatu soka modu erosoan paseoa denentzat izan dadin atsegina. Dominantziari buruzko atala teorikoa izango da, dominantzia zer dena agertuko baita batik bat.

Bazkalondoan (bazkaria ordaindu behar diren 20 euroen barruan sartzen da), jolas-saio praktikoa egingo da, usaimen jokoetan zentratua.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos