Beste bultzada bat Gabonetan ‘Keinu bat, opari bikoitza' kanpainari

Kanpainara bildu diren hiru aurpegi ezagun./
Kanpainara bildu diren hiru aurpegi ezagun.

Boluntarioak batzeko eta ekarpen ekonomikoak lortzeko jarri zuen abian kanpaina orain dela aste batzuk Bizipoza Elkarteak

Gabonak gainean ditugula, abenduaren hasieran abian jarritako 'Keinu bat, opari bikoitza' kanpaina indarberritu nahi du Bizipoza Elkarteak, ohar baten bidez adierazi zuen moduan. Kanpainaren xedea da, hain zuzen, "boluntarioak batzea eta Bizipoza proiektuari norbanakoek bakoitzaren neurriko ekarpen ekonomikoa egitea", bietatik behar baititu elkarteak. Sentsibilizazio kanpaina honen bitartez, "boluntarioak batu eta sustengu ekonomikorako 'keinu' egitera bultzatu nahi ditu herritarrak, eta honekin batera, Bizipoza eta berau osatzen duten 33 elkarteak ezagutarazi", diote. "Keinu bat eginda, laguntza bat emanez, asko jasotzen dela, bizipen berri bat jasotzeko aukera dagoela" erakustea da kanpainaren mezu nagusia. Izan ere, "keinu bat egiten dugunean opari bat ematen diegula sentitzen dugu Bizipozako elkarteetako kideei eta jasotzen duguna, bizipen bat dela eta gu ere aberasten garela. Azkenik, bi norabidetako opari bat", argitu dute.

Kanpainarako hainbat euskarri sortu badituzte ere, Bizipozako familiak eta Euskal Herri osoko pertsona ezagunak elkarrekin azaltzen diren bideoa da deigarrienetakoa. Gabonetan sare sozialen bidez hedatuko dute bideoa.

Parte hartzeko bide zuzena, berriz, webgunea da. Bertan, 'boluntario' izeneko atal bat dago. Hor datu pertsonalak sartu daitezke eta boluntario lanetan aritu nahi den edo norberaren araberako ekarpen ekonomikoa egin nahi den zehaztu ahal izango da. Hala, datuak beteta Bizipoza Elkarteko kideak zuzenean harremanetan jarriko dira bere datuak bidaltzen dituen pertsonarekin telefono dei baten bidez.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos