Beste 4.129 ikaslek hartuko dute parte Nahiko! egitasmoan

2003 urteaz geroztik Lehen Hezkuntzako maila guztietan probatu da programa./EFE
2003 urteaz geroztik Lehen Hezkuntzako maila guztietan probatu da programa. / EFE

Sortu zenetik, neska-mutikoak "berdintasunerako eta giza eskubideetarako" hezitzea helburu duen Emakunderen programan 152 ikastetxek eta 9.000 inguru haurrek hartu dute parte

"Ikasle neska eta ikasle mutilen arteko bizikidetza eta harreman giroa hobetzea, berdintasunerako eta Giza Eskubideetarako hezitzea eta emakumeen aurkako indarkeria prebenitzea". Helburu orokor horrekin sortu zen 2003 urtean Nahiko!, Berdintasunerako, Errespeturako eta Biolentza-ezarako hezkidetza programa, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua. Giza eskubideak eguneroko bizitzarekin lotzen dituen programa da, "ikasleak gizarteratzen diren genero rolen analisia" ere ahalbidetzen duelarik. Ibilbide luzeko programa da, beraz, eta ibilbide horretan egin diren ebaluazioek erakutsi dute Emakunderen egitasmoak benetan eragiten duela adin horretako neska eta mutilengan.

Izan ere, 2003 urteaz geroztik Lehen Hezkuntzako maila guztietan probatu da, 152 ikastetxetan eta 9.000 ikasle ingururekin. Laster geldituko da motz kopuru hori, 2017-2019 arteko ikasturteetan beste 4.000 ikasle baino gehiagok hartuko baitute parte programan. Zehazki, 36 zentro berri eta 4.129 ikaslerengana helduko da.

Datua Bilbon egin den Nahiko hezkidetza programaren 2017-2019 Jardunaldi Orokorrean eman dute. Jardunaldiari Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eman dio hasiera, eta gonbidatu berezi bat izan dute: Marina Subirats i Martori, hezkidetza arloan gaur egun Estatuan dagoen aditu nagusietako bat. Hezkidetza zer den eta zertarako argitu bere hitzaldian. Ondoren, Luixa Reizabal Arruabarrena izan da hizlaria EHUko irakaslea eta Hezkidetzaren metodologiaz arituko da.

Programa biltzen diren ikastetxeek banakako aholkularitza jasotzen dute eta, horrez gain, irakasleekin hainbat jardunaldi eta mintegi egin oho dira. Irakasleek Nahikorekin lan egiteko dituzten materialak hiru unitate didaktikoetan daude banatuta, talde bakoitzaren adin eta heldutasunaren araberakoak. Unitate didaktiko bakoitzak irakasleentzako gida, ikasleentzako koadernoak eta ikasgelan erabiltzeko zenbait ipuin eta joku ditu.

Gaur Emakundek Berdintasuna, Errespetua eta Indarkeriarik eza lortzeko Nahiko Hezkidetza Programaren Jardunaldi Orokorra aurkeztu du Bilbon. 2017-2019 tarteko ikasturteetan 36 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 4.129 neska mutilek parte hartuko dute programan.

Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak hasiera eman dio Bilbon Nahiko hezkidetza programaren 2017-2019 Jardunaldi Orokorrari. 36 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 2.569 neska mutilek parte hartuko dute programan bi ikasturte hauetan. Nahiko programa 2003tik Lehen Hezkuntzako maila guztietan probatu da, 152 ikastetxetan eta 9.000 ikasle ingururekin (zifra honetatik kanpo daude bi urteko honetakoak).

Programa honen oinarrian giza eskubideak daude, bereziki, eguneroko bizitzarekin lotuta, eta ikasleak gizarteratzen diren genero rolen analisia. Helburu nagusia neska eta mutilen ahalmenak modu integralean garatu ditzaten lortzea da, beraien sexua alde batera utzita, eta neska eta mutilen gaitasunei balioa emanez.

Jardunaldian, Marina Subirats i Martori, hezkidetza arloan gaur egun Estatuan dagoen adituen artean goraipatuenetakoak parte hatu du. Hezkidetza zer den eta zertarako argitu bere hitzaldian. Ondoren, Luixa Reizabal Arruabarrena izan da hizlaria EHUko irakaslea eta Hezkidetzaren metodologiaz arituko da.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos