Bertako erreferentziak biltzen dituzten emotikonoak

Bertako erreferentziak biltzen dituzten emotikonoak

EuskalMoji izeneko aplikazio berriak sei ataletan sailkatutako 60 emotikono erabiltzeko aukera eskaintzen du

Bilboko lau gaztek sorturiko EuskalMoji izeneko aplikazio berria jada eskuragarri dago Android eta iOS plataformetan. Doako aplikazioa da, Euskal Herriko motiboak islatzen dituzten emotikonoak teklatuan sartzeko aukera ematen du eta berehalako mezularitzako edozein aplikaziotan (WhatsApp, Telegram eta abar) zein sare sozialetan (Facebook, Twitter, Instagram eta abar) erabili daiteke.

Sortzaileek azaldu dutenez, orain argitaratu den lehen bertsioan sei gai desberdinetan elkartutako 60 emotikono desberdin baino gehiago bildu dira: emakumezko edo gizonezko pertsonaiak edota futbol taldeak (Athletic, Real, Alaves, Osasuna eta Eibar).

Beste gai bat Euskal Herriko jaien ingurukoa da (San Fermin, Zeledon, Marijaia, Olentzeroa edo Donostiako Danborrada, eta gastronomiaren kategoria ere garatu da, pintxoaren, taloaren, karolinaren edo kalimotxoaren irudiak islatuz, besteak beste.

Sinbolo tradizionalak ere sartu dira (ikurrina, eguzkilorea, lauburua, sirimiria, dantzariak) edo 'tipikotzat' jo dituzten hitz eta esaldiak (zorionak, aiba la ostia, kaben zotz...). Garatzaile taldeak emotikonoen katalogoa handituko du sare sozialen bidez erabiltzaileek bidaltzen dituzten proposamenekin.

Azken hiletan, Euskalmoji proiektuan, Roberto Garridok iOS gailuentzako garapena egin du, eta Ivan Petrelek Androiden garapena. Bilboko Tellmewow marketing digitalean espezializatutako agentziak proiektuaren komunikazioa darama.

"Gaur egun, jendeak bere sare sozialetako emotikonoak erabiltzen ohitu da sentimenduak islatzeko", adierazi du Isabel Liebana Tellmewow-eko bazkide eta zuzendariak. Bere iritziz, "Euskal Herrian ditugun tradizio, ikono eta hurbiltasun hori islatzeko emotikono hauek behar genituen".

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos