Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Maparen alde banatan, Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordea eta Eneko Goia, Donostiako alkatea.
Behin betiko kokalekura heldu da Europako hizkuntzen mapa

Behin betiko kokalekura heldu da Europako hizkuntzen mapa

Brontzezko mapa Donostiako Tabakalera Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroaren kanpoaldean jarri dute

Miércoles, 11 de abril 2018, 16:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Europako Hizkuntzen Mapa Donostiako Tabakalera Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroaren kanpoaldera itzuli da. Mapa berria brontzezkoa da, eguraldiaren gorabeherei aurre egiteko, eta Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburutzan jarritako zurezko mapa ordezkatuko du.

Asteazken honetan inauguratu dute, besteak beste, Donostiako alkate Eneko Goiak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranek, Gipuzkoako Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari Garbiñe Mendizabalek, Donostiako Euskara zinegotzi Miren Azkaratek, Tabakalerako zuzendari nagusi Edurne Ormazabalek, Maparen egile Manex Izagirre arkitektoak eta Iñaki Rifaterra artistak eta Bagera Elkarteko hainbat kidek.

Mapa berria Eibarko Alfa Arte tailerrean egin da, brontzezkoa da eguraldiaren gorabeherei aurre egiteko, eta Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburutzan jarritako zurezko maparen oinordekoa da. 2016an 'Hiriburutzaren Euskarriak' proiektuaren baitan jarri zen mapa Tabakalera eraikinaren alboko sarreraren ondoan, eta Hiriburutzaren urtea amaitzerakoan kendu zen, leku berean Remigio Mendibururen eskultura jartzeko.

Bagera Elkartea izan zen proiektuaren partaide eta, behin Hiriburutzaren urtea amaituta, bertan gelditzeko eskatu zuen. Zurezko mapa nahiko hondatuta zegoen -ez ziren hizkuntzak bereizten-, eta eskaerari bide emateko Donostiako Udala eta Bagera Elkartea elkalanean aritu dira urtebetez mapa berria egiteko eta 2016ko kokalekutik gertu jartzeko. Hortaz, mapa brontzezkoa izatea eta Tabakalera eraikinaren sarrera nagusiaren ondoan jartzea adostu zuten.

Brontzezko mapa Donostia 2016 Fundazioak hartu du bere gain, Kultura Hiriburutzaren ondarearen erakusgarri. Bertan, Europako hizkuntzen errealitatea ezagutzeko aukera dago, eta euskara bertan kokatzen ere laguntzen du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios