Batxilergoko ikasleen heren bat prest dago lan bila atzerrira joateko

EFE

Gogo handirik ez badute ere, erdiak onartzen du agian ez duela beste erremediorik izango

Batxilergoan dauden %52 ikaslek etorkizunean atzerrian lan egiteko ideia ez dute baztertzen, nahiz eta txikiagoa izan hori egiteko prest daudenen kopurua. Azterketak Bilbon egin bada ere, laginaren tamaina kontuan izanda inkestaren emaitzak eremu zabalagora eraman daitezke, 850 ikasleren artean egin baitzen galdeketa.

Hain zuzen ere, %35 prest daude lana dagoen lekura joateko, eta gainerakoek ere argi daukate daukate atzerrira mugituko direla lana bilatzera, behar izanez gero.

Aitzitik, %31 Espainiar estatuan edo Euskadin geldituko dira eta %17k Estatuko edozein lekutan bilatuko dute lana. Horrela, bilbotar gazteak beraien autonomia-erkidegoan lan egiteko gogo gehien duten hirugarrenak dira zerrendan. Aurretik dituzte sevillarrak (%35) eta donostiarrak (%34).

Unibertsitateko ikasketei buruz, %57ri Euskadin geratzea gustatuko litzaieke, %27 beraien lurraldetik kanpo joango dira eta %12a atzerrira joango dira ahal badute.

Enpresa motei buruz, gazteen %39k enpresa pribatu batean egingo lukete lan, %24 enpresa-sortzaileak izango lirateke gustora eta %23 funtzionario izateko ideia dute. Gainontzekoak, %13, ONG batean egingo lukete lan.

Bestalde, ikerketen datuen arabera, gazteen %46k internet erabiltzen dute albisteen berri izateko eta %33 familia eta lagunekin dituen solasak erabiltzen dituzte egunean egoteko.

Komunikabide tradizionalei buruz, telebista %14k erabiltzen du gaurkotasun-albisteen berri izateko. Bestela, %6k egunkari inprimatua erabiltzen dute eta %1k irratia.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos