Basque Culinary World Price 2017 saria Mexikon erabakiko da

Maria Fernanda di Giacobbe, iazko irabazlea, saria emateko antolatu zen ekitaldian./JOSE MARI LÓPEZ
Maria Fernanda di Giacobbe, iazko irabazlea, saria emateko antolatu zen ekitaldian. / JOSE MARI LÓPEZ

Herrialde hura aukeratu da epaimahaia biltzeko eta BCCren Nazioarteko Kontseiluaren bilera egiteko

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Mexikon asteleheneko 18:00ak eta Euskal Herrian astearte goizaldeko 01:00ak direnean jakingo da nork irabazi duen Basque Culinary World Price 2017 saria. Mexiko Hirian emango da jakitera hain zuzen Basque Country estrategiaren parte den sariaren irabazlearen izena.

Basque Culinary World Prize 2017 sariaren irabazlea izendatzeko Mexiko Hirian egingo den ekitaldia dela eta, Euskadiko ordezkaritza bat bertan dago ekitaldian parte hartzeko, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz buru duela. Saria Eusko Jaurlaritzak ematen du Basque Culinary Centerren laguntzarekin, Euskadi Basque Country estrategia integralaren barruan, eta aurtengoa bigarren edizioa da. Ordezkaritzak bidaia aprobetxatuko du hainbat bisita instituzional egiteko eta nekazaritzako elikagaien hainbat industri ikusteko.

Besteak beste, Biodibertsibitatearen gaineko Simposium batean parte hartuko du sailburuordeak eta SENASICA erakundean (Nekazaritzako Elikagaien Osasun, Kaltegabetasun eta Kalitateko Zerbitzu Nazionala) eta Erreferentzia Fitosanitarioko Zentro Nazionalean bilerak egingo ditu. Basque Culinary Centerren Nazioarteko Kontseiluaren bilera ere han egingo da.

Hain zuzen, Mexiko gastronomia latino-amerikarraren aberastasunaren eta ahalmenaren eta sukaldaritza garaikideak dituen erronken adibide bikaina da eta horregatik aukeratu dute ekitaldi hauek bertan egiteko.

Munduan eragin handiena duten sukaldari eta hainbat diziplinatan aditu diren pertsonak osatutako epaimahaia astelehenean elkartuko da. Sukaldarien artean daude Joan Roca (Espainia), Gaston Acurio (Peru), Michel Bras (Frantzia), Dominique Crenn (AEB), Yoshihiro Narisawa (Japonia) eta Enrique Olvera (Mexiko), eta adituen artean, berriz, Laura Esquivel, 'Como agua para chocolate' bestsellerraren idazlea; Kirmen Uribe, gehien irakurri eta itzuli den euskarazko idazleetako bat; Cristina Franchini, zuzenbide internazionaleko aditua; Matthew Goldfarb, nekazari organikoa, baserri giroaren soziologoa eta ekoizpen iraunkorreko aditua; eta Maria Fernanda di Giacobbe, Basque Culinary World Prize sariaren 2016eko edizioko irabazlea.

Ekitaldiaren buru izatea ez ezik, eta Xochimilcoko Bioaniztasunaren gaineko Simposimun bat ere egingo dira eta Oroz sailburuordeak ekintza ugariko lan agenda batekin osatu du Mexikoko bisita; esaterako, nekazaritzako elikagaien industriari lotutako gobernu erakundeekin bilerak eta sektore horretako enpresen bisitak ere egingo ditu. Erakunde horien artean nabarmentzen dira SENASICA erakundea (Nekazaritzako Elikagaien Osasun, Kaltegabetasun eta Kalitateko Zerbitzu Nazionala), Erreferentzia Fitosanitarioko Zentro Nazionala, CENADUC eta CANASA.

Hamar finalistak, berriz, honako hauek dira: Jose Andres (AEB), Ebru Baybara Demir (Turkia); Leonor Espinosa (Kolonbia); Dan Giusti (AEB), David Hertz (AEB), Anthony Myint (AEB), Daniel Patterson & Roy Choi (AEB); Melinda McRostie (Australia / Grezia); Niko Romito (Italia); Ricardo Muñoz Zurita (Mexiko).

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos