'Baserrikoa', esnea etxekoa dela egiaztatzen duen eranskina

Idiazabal Jatorri Deiturak gaztandegiek borondatez erabili ahal izango duten osagarri bat sortu du, gazten ezaugarri hori nabarmentzeko
Idiazabal Jatorri Deiturako gaztek bereizgarri ugari dituzte, eta horietako bat da ekoizle gehienek beraien ardien esnea baliatzen dutela gazta egiteko. Hortaz, ekoizpenaren ehuneko handi bat gazta euren artaldearen esnearekin soilik egiten duten gaztandegietatik irteten da. Jatorri Deiturak emandako datuen arabera, "Idiazabal gazten erdia gutxi gorabehera eta gaztandegien % 85 baino gehiagoren gaztak baldintza horietan egiten dira".
Hori izanik jarduteko era ohikoa, orain arte ez zen inolako bereizketarik egiten etxeko esnea eta beste norbaiti erosia erabiltzen zutenen artean, baina "informazio gero eta gehiago eskatzen duen merkatu baten eskaerei erantzunez", Idiazabal JDBren Kontseilu Arautzaileak etiketatuari eragiten dion eranskin moduko bat sortu du etxeko esnearekin egindako Idiazabal gaztak identifikatzeko: 'Baserrikoa' deitura osagarria.

Irudian ikus daitekeen moduan, deituraren logogrifoan egindako aldaketa txiki bat da, eta Idiazabal gazta guztiak beren ardi latxa edota Karrantzako ardien artaldearen esnearekin egiten dituzten gaztandegiek borondatez erabili ahal izango dute.
Idiazabal gaztaren ezaugarri nagusietako bat argi bistaratzen duen 'Baserrikoa-De caserío-Fermier' horrekin "Jatorri Deiturak bere publikora gerturatzeko urrats bat gehiago ematen du, eta baita sektorearen eskari historiko bat ase ere".
Temas
EuskeraLo + leído
Top 50
- 1
Finalizan las retenciones en la AP-8 en Irun tras el colapso por una protesta de los ferroviarios franceses
- 2
Tráfico asume que el 'tapón' de exámenes tras la huelga no se desatascará hasta fin de año
- 3
El presunto autor del doble crimen de Vitoria no podrá acercarse ni hablar con sus hijos
- 4
Tráfico de angulas, un suculento comercio
- 5
Estudiantes con empleo asegurado
- 1
Finalista de 'MasterChef' muere tras correr el Maratón de Londres
- 2
Detenido en Andoain un joven marroquí implicado en actividades de radicalización yihadista
- 3
El transporte del futuro llega a Donostia
- 4
El plan de la Real Sociedad con Imanol
- 5
Mejores viviendas de obra nueva en las cercanías de Donostia