28 baserrik irekiko dizkiete ateak bisitariei

Ekimenaren aurreko edizio batean Urnietako Adarrazpi baserrira egindako bisita./J.F.M.
Ekimenaren aurreko edizio batean Urnietako Adarrazpi baserrira egindako bisita. / J.F.M.

Uztailaren 7 eta 8an ENBA sindikatuak antolatutako 'Ongi etorri baserria!' ekimenaren laugarren edizioa egingo da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

2014 urtean, 'Ongi etorri baserrira!' ekimena jarri zuen abian aurreneko aldiz ENBA sindikatuak "baserri munduaren eta hiriaren arteko zubigintza lanak egiteko asmoz". Orduko artan, Gipuzkoako zortzi baserrik ireki zizkieten ateak bisitariei, eta erakutsi zieten zer den baserria, nola egiten den lan bertan, nolakoa den baserrietako bizimodua eta norainoko ekarpena egiten diob baserriak jendearteari. Ekimen horren bidez, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harremanak sendotu nahi zituzten, "mahaian dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezinhobea eskeiniz".

Ekimenaren laugarren edizioa ostiral eta larunbat honetan egingo da, uztailaren 7 eta 8an, aurrekoetan baino askoz ere parte-hartzaile gehiagorekin. Izan ere, Gipuzkoa eta Bizkaiko 29 baserritar bildu dira ekimenera, euren bizimodua bisitariekin partekatuz.

ENBAren ustez, 'Ongi etorri baserrira!' ekimena "bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landaguneari balorea emateko, barnekaldeko zonaldetako turismoa sustatzeko eta nola ez, gure herri gastronomia goratzeko".

Hala, ostiral honetan Irungo Lastaola; Oiartzun-Errenteriako Galtzata eta Usaskue; Oñatiko Gomistegi; Eskoriatzako Agarre; Elgoibarko Mausitxa edota Errezilgo Basabe-barrena bisitatu ahal izango dituzte izena eman dutenek, baita Bizkaiko Muskizko eta Orozkoko baserri bana ere. Bisita horietan ezagutuko dituzte bertatik berara esne eta larre behiak, marrubi-negutegiak, gaztagintza, ogigintza eta beste. Larunbatean gehituko zaizkie Ataun, Asteasu, Azkoitia, Zarautz, Getaria, Beizama, Irun, Zerain, Berriz eta Orozkoko beste zenbait baserri.

ENBA sindikatuaren helburua denez ekimena berrindartzea, horren jarraipena egitera gonbidatu dituzte hurrengo bi egunotako bisitetan parte hartuko dutenak. Hala, proposatu diete esperentzia zabaltzea eta partekatzea sare sozialetan #ongietorribaserrira etiketa erabiliaz, argazkiak atera eta bidaltzea (sari politak dituen zozketa ere antolatu dute parte hartuko dutenentza), argazki horiek Flicker-eko galerian zintzilikatuko dituztelarik.

.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos