«Babestu beharreko altxor bat da euskara»

«Babestu beharreko altxor bat da euskara»

«Babestu beharreko altxorra de euskara». Margaret Bullen antropologoak argi dauka zein den gure hizkuntzak behar duen babesa. Ingalaterran jaiotako irakaslea euskal kulturan erabat murgilduta dago. Oraindik gogoan dauka ikusi zuen lehen bertso saioa. «Erabar txundituta gelditu nintzen, baina saioak entzun ahala, gehiago ulertzen joan naiz».

Barakaldora gerturatzeko asmoa zeukan datorren abenduanre 17an, han jokatuko den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako Finala ikustera. Baina sarrerarik gabe gelditu zen. «Pena ikaragarria eman dit. Irungo finalerdietara ere joan nahi izan nuen baina bertan ere sarrerak agortu egin ziren». Telebistaz jarraitu beharko ditu hortaz BEC-eko bertsoaldiak.

Margaret Bullen-ek egin duen moduan atzerritar asko murgildu dira euskal kulturan. Carolina Agirrek oraindik badauzka euskal dantzak egiten zitueneko oroitzapenak. «Arraroa egiten zait hemen jendea dantzan ikusten dudanean, zerbait mugitzen zait nere barruan», dio argentinarrak.

Irratia eta telebistari esker hobetu du bere euskara Tarana Karim-ek. «Hiztegia eta lexikoa handitzeko balio izan dit», dio azerbaiyandarrak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos