Ikasteko gelak irekiko ditu EHUk azterketa garaian

Donostiako campuseko Ellbira Zipitria zentroa./MICHELENA
Donostiako campuseko Ellbira Zipitria zentroa. / MICHELENA

Gipuzkoan, Elbira Zipitria Zentroan irekiko dira gelak, asteburuetan, maiatzaren 12tik uztailaren 8ra bitartean

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) ikasteko gelak irekiko ditu, ordutegi zabalarekin, 2017/2018 ikasturteko azken azterketak direla eta, ikasleek garai honetan behar izaten dituzten tokien eskaerari erantzuteko. Ikasteko gelak ireki eta ixteko datak azterketen aldira egokituta daude, eta campusaren arabera aldatzen dira. Sartzeko EHUko ikasle txartela eskatuko da.

Horrela, EHUk jakinarazi duenez, Gipuzkoako campusari dagokionez,Donostiako Elbira Zipitria Zentroan irekiko dira gelak, asteburuetan, maiatzaren 12tik uztailaren 8ra bitartean (biak barne), 08.00etatik 22.00etara. Halaber, larunbatetan (uztailaren 7an salbu), Biblioteka Nagusia ere irekita egongo da, 09.00etatik 14.00etara, Donostiako Carlos Santamaria zentroan.

Bizkaiko campusean, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko, eraikin nagusia), behe solairuko geletan egongo dira irekita ikasteko gelak, 08.15etik 22.00etara, larunbat honetatik uztailaren 8ra arte (maiatzaren 1ean ere). 900 plaza baino gehiago, jantokia mikrouhin labearekin, berdeguneak atsedena hartzeko eta gela bat taldean ikasteko eskainiko dira.

Azkenik, Arabako campusean, ikasleek Hezkuntza eta Kirol Fakultatean izango dituzte irekita ikasteko gelak, maiatzaren 19tik uztailaren 13ra bitartean. Astelehenetik ostiralera 21.00etatik 00.00etara egongo dira irekita, eta larunbat, igande eta jaiegunetan, 09.00etatik 00.00etara.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos