Arriskuen prebentzioa bultzatzen duten tailer eta ginkanak

Haurren egunerokoan ere badaude arriskuak. Artxiboko argazkian, Legazpiko parte bat./LIMIA
Haurren egunerokoan ere badaude arriskuak. Artxiboko argazkian, Legazpiko parte bat. / LIMIA

'Osasuna lanean, Osasuna bizitzan' saioak prestatu ditu Osalanek Lehen Hezkuntako 3. eta 4. mailako ikasleentzat

Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea lan-arriskuen prebentzioa bultzatzeko saioak ezarri ditu eskoletan, 3. eta 4. Lehen Hezkuntzako ikasleek lan inguruan gertatzen diren arazo edota istripuak ekiditen ikas dezaten. Saio horietan, ikasleek ez ezik guraso eta irakasleek ere hartzen dute parte. Osalanek adirazi duenez "umeak lan-arriskuen prebentzioaren kulturan" sartzea da ekimenaren helburua.

Saioak 'Osasuna lanean, Osasuna bizitzan' du izena eta hainbat arlotako aspektuak jotzen ditu, adibidez, segurtasuna, garbitasun eta higienea, ergonomia, edo ezaugarri psikosozialak. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. kurtsoetan egiten da eta dagoeneko hainbat ikastolatan gauzatu da.

Saioa bi tailerretan dago banatua: lehenengoak 'Osasuna bizitzan' du izena. Gelan bertan egiten da, taldeka jartzen dira ikasleak eta eguneroko bizitzan dauden arrisku mota guztiak simulatzen dira (eskolan, etxean, kalean eta lanean). Proba eta galderen joku baten bitartez, ikasleak zer dakiten konturatzen dira eta segurtasunak sen onarekin zerikusi handia duela.

Bigarren tailerrean, 'Osasuna Lanean', umeen giroarekin harremana duten arriskuak ikertzen dira eta jolastoki eta gimnasioan garatzen da hainbat egoera ezberdin simulatzeko. Ginkana dibertigarri baten bidez, umeek lau erronka konpondu behar dituzte. Egoera bakoitzean lan-egoera konkretu baten aurrean jartzen zaie arrisku ezberdinak ekiditeko erabakiak har ditzaten.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos