Legazpin elkartuko dira Ameriketako euskal artzainak

Iazko Gipuzkoa Artzain Eguneko argazkia.
Iazko Gipuzkoa Artzain Eguneko argazkia. / LUSA

Igandean egingo den Gipuzkoako Artzain Egunean zenbait artzain omenduko dira, Ameriketan artzain ibilitako Oçafrain anaiak barne

Datorren igandean, irailak 3, Gipuzkako Artzain Eguna egingo da Legazpin. Iraileko hitzordua ohikoa bada ere, aurten badu berezitasun bat, egun hori aukeratu baitu Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak bere urteko topagunerako. Horren harira, ostiraletik aurrera euskal artzainak Ameriketan izan zireneko argazkiez osatutako erakusketa ikusteko aukera izango da Legazpiko Kultur Etxean.

Aurtengo Gipuzkoako Artzain Egunari buruzko xehetasunak asteazken honetan eskainiko dituzte Gipuzkoakoa Foru Aldundian egingo den prentsaurreko batean, baina esan daiteke ohiko osagaiak izango dituela. Hala, goizeko 10:00etatik hasita Gipuzkoako Artzain Gaztaren 33. lehiaketa edota Ardi Okela gertatzearen Gipuzkoako 27. txapelketa egingo dira, 49. Artzain Txakurren Txapelketa arratsalderako utziko delarik. Norgehiagoka horiekin batera, agardo eta gazta dastaketa edota ardi eta aharien erakusketa nahiz artisautzako produktuak izango dira eguneko ekintzetako batzuk.

Eta, jakina, urtero egin ohi diren omenaldiak. Aurtengo artzain omenduak txabola Arbelarren duten Jesus Antonio Etxezarreta eta Lourdes Errazkin eta Joxe Larrea zegamarra izango dira. Urtero bezala, artzain 'amerikanoek' ere jasoko dute omenaldia, aurtengoa berezia izango delarik, tarteam Ameriketako artzain euskaldun ugari izango direlako. Omenduak izango dira, hain zuzen, Oçafrain anaiak, Henri, Domingo eta Jean Louis. Ipar Euskal Herrira itzuliak dira denak, Ameriketan artzain ibili ondoren. Hemen irakur daiteke haien ibiliren kronika ederra.

Era berean, aipamen berezia egingo diete Azpeitiko Premietxeberri baserriko Bixente eta Felix Agirre Alberdiri.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos