Aitona-amonen garaiko kanta-jolasak, eskura

Eibarko Mogel ikastolako haurrak txalo-jolas bat egiten. /BADIHARDUGU
Eibarko Mogel ikastolako haurrak txalo-jolas bat egiten. / BADIHARDUGU

'Jira Bueltan: betiko 50 kanta eta jolas' liburuxka-DVDa prestatu du Badihardugu Deba ibarreko euskara elkarteak

'Jira Bueltan: betiko 50 kanta eta jolas' izeneko liburuxka-DVDa prestatu du Badihardugu euskara elkarteak. Aurtengo Durangoko Azokako nobedadeetako bat izango da. 0-12 urte bitarteko umeekin egiteko moduko kanta-jolasak daude, era askotakoak: sokasaltokoak, esku-jolasak, biribilean jarrita egitekoak, harrapaketa jolasak, ume txikiekin egiteko kantak... Material hau umeekin jolastu nahi duen edonorentzat da aproposa: guraso, hezitzaile, irakasle...

Ahotsak.eus proiektuan jasotako testigantzetan oinarritutako bilduma bat da: adinekoek kantatutako abestiak eta azaldutako jolasak gaur egungo umeen esku jarri dituzte. "Ahozko ondarearen transmisioa egitea da lan honen helburua. Gure aurreko belaunaldiei jasotako kanta eta jolasak berreskuratu eta biziberritzea, berriz gure artean izan daitezen, jira-jira bueltan!", adierazi dute Badihardugu elkartekoek.

Lau udalen babesarekin egindako lana da: Aretxabaleta, Eibar, Elgoibar eta Eskoriatza. Eta lau udalerri horietako 9 ikastetxetako 300 haur baino gehiagok parte hartu dute. Izan ere, lanketa luze baten ondorioa da liburuxka-DVDa. 2011. urtean hasi ziren ahotsak.eus proiektuan jasotako testigantzak ikastetxeetara eramaten.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos