Aiako Parkeko saguzarrei bisita irailaren 2an

Saguzar taldea Aizpitarteko kobazuloan,
Saguzar taldea Aizpitarteko kobazuloan,

Kike Álvarez adituaren eskutik, hegan egiteko gauza diren ugaztun bakarrak diren animalia bitxi horiei buruz gehiago jakiteko aukera izango da

Abuztuaren hasieran, nazioarteko 250 ikertzailek bost egun igaro zituzten Donostian saguzarren inguruko azken aurkikuntzak aurkezten eta aztertzen, hegan egiteko gaitasuna duen ugaztun bakarra izatea ez baita animalia bitxi eta ezezagun horien berezitasun bakarra. Irailaren aurreneko egunetan, berriz, saguzarrei buruz gehiago jakiteko eta horiek bertatik bertara ikusteko aukera izango da Haiako Harrian Parkean kokatuta dagoen Listorretan (Errentereria).

Irailaren 2an, larunbata, burutuko den bisitarekin amaituko dira 2017ko udarako gune horretan prestatu diren abenturak. Aurreko urteetan bezala, txangoa Kiko Álvarez adituak gidatuko du. Eta gauez egingo da, noski, gaueko izakiak baitira saguzarrak. Elkargunea Listorretako informazio-puntuan (Barrengoloian) finkatu da. Han, 20:45ean, Kiko Álvarezek saguzarrei buruzko azalpenak eskainiko ditu. Hitz egingo du, besteak beste, orientatzeko erabiltzen duten sistemaz, ernaltze zikloaz, hibernazioaz, espezie ezberdinez…

Gainera, gerturatzen direnek, aplikazio bati esker, saguzarrak entzuteko aukera izango dute iluntzen duen bitartean, hau baita saguzarrak behatzeko momenturik egokiena. Aurreikusten da jarduera 22:30erako amaitzea. Prezioei dagokienez, 5 euro ordaindu behar dira pertsonako (4 kideko familientzat 15 euroko prezio berezia dago). Plazan mugatuta daudenez, erreserba egitea beharrezkoa da. Informazio gehiago edo erreserbak: 943 49 42 48 / 688 89 50 68. arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos