8.000tik gora ikaslek hartu dute parte EHUren Udako Ikastaroetan

Artxiboko argazkian, ikasleak Miramar jauregiko ikasgeletako batean.
Artxiboko argazkian, ikasleak Miramar jauregiko ikasgeletako batean. / LOBO ALTUNA

Atseden hartu ondoren, abuztuaren 21ean ekingo diote irailaren 15era arte luzatuko den bigarren txanpari

8.000tik gora ikaslek hartu dute parte UPV/EHUko Uda Ikastaroetan orain arte. Gipuzkoan, Uda Ikastaroek Tolosa, Eibar, Oñati eta Donostia bisitatu dute, azken honetako ekitaldi gehienak Miramar Jauregian bildu direla, baina Tabakalera, Ignacio Maria Barriola eraikina eta Liburutegi Nagusia ere egoitza izanik. Aurten Baionan ere antolatu dira ikastaroak Pauko Unibertsitatearekin lankidetzan, eta bigarren etapan Hendaia eta Donibane Lohizune bisitatuko dituzte Bordeleko Unibertsitatearen eskutik, Ozeano-Kirol-Lurralde hirukotean zentratutako mugaz haraindiko ikastaro batean.

Bizkaia Aretoa, Bilbao Arte eta Arratia izan dira egoitza Bizkaian. Araban, Letren eta Farmazia Fakultateez eta Gasteizko Europa Jauregiaz gain, Salvatierra-Agurain eta Laguardia udalerriek egin digute harrera.

Ekainean hasitako ildoari jarraiki, irailaren 15era arte martxan jarriko diren 30 kurtsoek gure gizarte-inguruan eragiten duten aspektu aktualak barne hartuko dituzte, hala nola, lurralde-transformazio eta transformazio urbanoei buruzko lehen nazioarteko Mintegia, Donostiako Arkitektura Eskolako Madalen Gonzalez Bereziartua irakasleak zuzendua. Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak analisi berria iragartzen du Gipuzkoak egun dituen epe motz eta erdiko proiektuetan, Pasaiaren eta burdinbide-instalazio ezberdinek Irunen okupatutako lurraldeen kasua bezala.

Barneratze soziala, arreta goiztiarra bazterketa eta pobreziaren esparruan, zahartutako gizartearen erronkak, Alzheimer aurreratua duten pertsonek sufritzen dituzten arazo garrantzitsuenak eta dilema etikoak, etab. egon dira presente Uda Ikastaroetan, betiere gaurkotasun eta zehaztasun handiz jorratuz.

Abuztu honetan, berriz ere, Bertsozale Elkartea, Mintzola eta UPV/EHUko doktoregaien eskutik bertsolaritzaren munduaren kantaeran eta sorreran murgilduko dira. Luisa Etxenikeri esker kondaira ahaztezinak idazten ikasi ahal izango da, eta Begoña Ibarrolarekin adimen emozionala landuko da.

Javier Urrak honako egoera mahaigaineratuko du: 'berriro jaioko banintz'. Espido Freirerekin batera, Juan Manuel de Prada idazleak, Javier Sadabak eta Angel Gabilondo katedradunak hausnarketaren markoa irudikatuko dute.

Bosgarren zaporea delakoa, umami, jangura modulatzen duen zaporea da. Horren ezaugarrien inguruko hausnarketa egingo ditugu EZNBko (Elikaduraren Zientzien Nazioarteko Batasuna) Jose Alfredo Martinez Presidenteak zuzendutako ikastaro batean, eta Basque Culinary Center-en zapore hori bereizteko sukaldaritza japoniarreko erakustaldi bat egingo da.

Orain dela bi urte hasitako ikastaro baten jarraipen moduan, Pako Etxeberriak eta Laura Pegok gizarte- eta forentse-zientzien aspektu teknikoak lotuko dituzte, hobi komunek gordetzen dituzten sekretuei dagokionez auzitegietan froga baliagarri eta praktikoak lortzeko ezinbesteko elementu gisa.

Azkenik, 2017 edizioa itxiko da kazetaritza politikoaren jatorriari eta etorkizunari hurreratuz, EGIN egunkariak, zabalik jarraituko balu, 40 urte beteko zituela eta. Ikastaroan, besteak beste, eginkari horretako zuzendari izandako lau kazetariek hartuko dute parte: Mariano Ferrer, Jose Felix Azurmendi, Mirentxu Purroy eta Javier Salutregik.

Uda Ikastaroek online bertsioa dute, eta aurten 7 eskaintzen dira, urriaren 2tik aurrera erabilgarri egongo direnak. Informazio guztia www.uik.eus-en.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos