Diario Vasco

Web gune berria izango du Donostiako gotzainak

Jose Ignacio Munilla gotzaina, joan den astean egindako argazkian.
Jose Ignacio Munilla gotzaina, joan den astean egindako argazkian. / SARA SANTOS
  • Ekainaren 23tik aurrera, izaera multimedia izango du Jose Ignazio Munillaren enticonfio.org guneak

Donostiako Elizbarrutiko gotzain Jose Ignazio Munillak lehendik ere badu web gunea, haren idazkeak, egindako elkarrizketak eta beste biltzen dituena. Datorren ostiraletik aurrera, ordea, izaera berria izango du, ohar baten bidez aurreratu dutenez.

Hala, ekainaren 23tik aurrera Munilla gotzainaren web orrian izaera multimedia izango du. Horrenbestez, idazkiak ez ezik bideoak eta audioak ere jasoko ditu, eta gotzainaren Youtube eta iVoox kanaletara sarrera zuzena eskainiko du. Modu berean, sare sozialekin lotura zuzuna dauka: Facebook eta Twitter.

Web orri beri honetan, oharrak dioenez, «On Jose Ignaziok azken urteotan argitara eman duen oro topatu dezakegu: homiliak, hitzaldiak, artikuluak eta elkarrizketak… Guztira 2.500 dokumentutik gora dira; bideoak, audioak eta idazkiak. Denak ere, eskura, ekainaren 23tik aurrera. Radio Marian egindako Katezismoari buruzko saioa ere jasotzen du; atal guztiak web orrian topatuko ditugu».

«Materiale guztiak era errazean topatzeko moduan antolatu dira. Azken finean, erabilera erraza duen orria egitea bilatu da», azaldu dute.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate