Diario Vasco

Arkitekto gazteei eskainitako Peña Ganchegui saria sortu dute

Luis Peña Ganchegui zena, 2004ko argazkian.
Luis Peña Ganchegui zena, 2004ko argazkian. / DV
  • Euskadin ikasi duten edo bertan lanean ari diren hamar urtetik beherako esperientzia duten arkitekturako profesionalei zuzenduta dago

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Moda para hombre y mujer al mejor precio

Hasta 70%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Lleva contigo a tus personajes favoritos

Las mejores marcas a los mejores precios

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Todo el menaje que necesitas al mejor precio!

Hasta 70%

Primeras marcas en menaje para el hogar

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

Renueva tu comedor con muebles de diseño al mejor precio

Hasta 70%

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Peña Ganchegui Artxiboak Peña Ganchegui saria sortu dute, euskal arkitekto gazteei eskainia, ibilbide arkitektoniko gaztea aitortzeko eta hazten ari den ibilbidea sustatzeko. Hamar urtetik beherako esperientzia duten arkitekturako profesionalei zuzenduta dago, baldin eta Euskadin titulazioa lortu badute edo jarduera Euskadin egiten badute.

Saria bi urtean behin emango da, eta 6.000 euroko ordainsaria izango du, eskudirutan. Lanbide praktika eredugarria izateaz gain, kultura arkitektonikoa sustatzen, garatzen eta finkatzen laguntzen duten ekarpenak ezagutzera eman nahi dira, Jaurlaritzak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Sariak Luis Peña Ganchegui (Oñati, 1926 - Donostia, 2009) arkitektoaren izena du. Euskal arkitekturaren erreferente gorena izan zen XX. mendeko bigarren erdialdean. Donostiako Arkitektura Eskolako sortzailea izan zen, eta zenbait obra enblematikoren egilea, besteak beste, Vista Alegre Dorrearena (Zarautz 1959), Trinitate plazarena (Donostia, 1963), San Frantzisko elizarena (Gasteiz, 1968) edota Tenis plazarena (Donostia, 1976).

Pablo Garcia Jaurlaritzako Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariak esan duenez, Euskadin kalitate handiko ekoizpen arkitektonikoa egon arren, "etengabe berritzeko eta hobetzeko bermea behar dugu eta gazteenak animatu behar ditugu, kontuan hartuta egoera bereziki zailei egin behar dizkietela aurre, are gehiago eraikuntza sektorean izan den urte anitzeko krisi luzearen ondoren".

Sarirako hautagaitzak banakakoak edo kolektiboak izan daitezke. Interesdunek merezimenduak aurkeztu beharko dituzte, eta horien artean obrak, proiektuak eta ikerketa lanak jaso ahalko dira, baldin eta arkitekturari ekarpena egiten badiote, eremuak eta eskalak edozein direla ere, alegia, objektuen diseinua izan, zein lurraldeko esku hartzeak izan.

Lehenengo edizioaren epaimahaia ondoko kide hauek osatuko dute: Lluis Clotet katalanak, Studio Per estudioaren sortzaile eta Clotet Paricio estudioko kideak; Angela Garcia de Paredes madrildarrak, Paredes Pedrosa Arquitectos estudioaren sortzaile bazkideak; Carlos Quintans galegoak, 'Tectónica' eta 'Archives' aldizkarien zuzendariak; Rocío Peña Peña Ganchegui Artxiboko presidenteak eta Pablo Garcia Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariak.

Interesdunek uztailaren 25era arteko epea dute izen ematea egiteko, eta hautagaitza irailaren 5a baino lehen aurkeztu beharko dute. Epaiaren berri urriaren 2an emango da, Arkitekturaren Mundu Egunean. Gero, lan finalisten erakusketa egingo da.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate