Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Gipuzkoa erabat euskalduna zenekoa

Lurraldeak 1600 eta 1840 artean izan zuen egoera lingustikoaz ariko da astearte honetan Juan Madariaga Donostiako Koldo Mitxelena

PPLL

Lunes, 5 de junio 2017, 12:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Juan Madariaga irakaslea Gipuzkoak 1600 eta 1840 artean izan zuen egoera linguistikoaz mintzatuko da asteartean, ekainaren 6an, Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Miguel de aranburu Historialarien Elkarteak antolaturiko 'Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak' izeneko zikloaren laugarren hitzaldian.

Gipuzkoako historiari buruz ezagutzen ez diren pasarteak gizarteratzeko antolatu dute hitzaldi zikloa. Guztira bederatzi hitzaldi izango dira, hilean behin, astearteetan, urtarriletik azarora, uztailean eta abuztuan izan ezik, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

Horrela, astearte honetan Juan Madariaga arituko da hizlari, 18:30etik aurrera, Koldo Mitxelena Kulturunean. Madrilgo Unibertsitate Konplutensean Filosofia eta Letretan lizentziatua eta Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Historian doktorea da Madariaga. Gaur egun, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) irakasle titularra da, Bergarako UNED urrutiko unibertsitatean irakaskuntzan aritu ondoren. Historia kulturalean aditua, heriotzaren aurreko jarrerak eta euskararen historia soziala ikertu ditu beste gai batzuen artean.

Lehen Gerra Karlista bukatu arte, gutxienez, Gipuzkoa izan zen lurralde bakarra non ia populazio guztiak euskaraz hitz egiten zuen eta gehiengoak gainera beste hizkuntzarik ez zekien. Madariagaren hitzaldiaren helburua izango da baserri populazioen eta hiribilduen arteko elebitasun maila eta Aro Modernoan izan zuen bilakaeraren desberdintasunak zehaztea.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios