Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Hauexek dira sei finalistak.
Sei hauen artean dago 2017ko sagardo onena

Sei hauen artean dago 2017ko sagardo onena

Larunbat honetan jokatuko da Donostian Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sagardo Lehiaketaren XVI. edizioaren finala

El Diario Vasco

Jueves, 1 de junio 2017, 18:05

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Adunako Aburuza, Andoiango Gaztañaga, Asteasuko Sarasola, Astigarragako Etxeberria eta Gartziategi eta Hernaniko Altzueta. Sei sagardotegi horien artean aukeratuko da larunbat honetan, ekainak 3, denboraldi honetan Gipuzkoan ekoitzi den sagardorik onena, egun horretan egingo baita Donostiako Gastronomiazko Euskal Anaiartean Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sagardo Lehiaketaren XVI. edizioaren finala.

Foru Aldundiak ohar baten bidez aurreratu duenez, 18 herritako 29 sagardotegik hartu dute parte lehiaketan. Lehiaketak, alegia, helburu bikoitza du: «ekoizpen prozesuan sagardogileak egin duen lanaren balioa nabarmentzea eta botilaratutako sagardoaren kalitatea saritzea, bai ikuspegi organoleptikotik bai analitikotik aztertuta».

Laginak parte-hartzaileen sagardotegietako kupeletatik edo barriketatik hartzen dituzte adituek, eta Fraisoroko laborategian aztertzen dira. Aurtengo sagardoetan 15 parametro neurtu dira, baina analitika fasean lau bakarrik hartu dira kontuan: azidotasun lurrunkorra, azukrerik gabeko guztirako estraktu lehorra, metanola eta glukosa-fruktosa. Sagardotegi bakoitzak aukeratzen du zein upeletatik hartu behar den sagardoa. Aurten, bakoitzetik hamahiruna botila hartu dira. Apirilean jaso ziren botila horietatik bina Aldundiko Fraisoro laborategira bidali ziren aztertzera. Etiketa berdinak jartzen zaizkie botila horiei dastatze fasean identifikatuak izan ez daitezen. Sailkapenerako dastatzeak maiatzean egin ziren Fraisoron, eta hortik atera dira larunbateko finalera heldu diren sei sagardoak.

2017ko finalisten artean daude iaz hiru sari nagusiak lortu zituztenak; hurrenez hurren aurreneko, bigarren eta hirugarren gelditu ziren Gaztañaga, Altzueta eta Aburuza. Gairako hiru sagardotegiak ez ziren izan iaz finalean. Horrenbeste urtean antolatutako lehiaketak bitxikeriark ere badu, eta deigarriena da zenbatetan gelditu den bigarren Hernaniko Altzueta. Azken edizioeta, beti heldu da lehen postuetara, baina ez du sari nagusirik lortu. Lehiakideen artean, baina, badira saria irabaztea zer den dakiten sagardotegiak. Denboran atzerago egin gabe, Gaztañagak irabazi du 2014 eta 2016an, 2015ko saria Gartziategik eskuratu zuelarik.

Aurtengo lehiaketako sagardogile irabazleak 3.000 euro eta txapela eskuratuko ditu. Bigarren sailkatuak 1.500 euro, eta hirugarrenak, berriz, 1.000 euro. Lehen hiru irabazleek eskala ezberdinetara egina dagoen Donostiako Bidarte baserriko garralea edo karreto barrika ezagunaren erreplika bat eskuratuko dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios