Diario Vasco

'Mendimetroak', tontorrez tontor

'Mendimetroak', tontorrez tontor
  • Ikastoletatik mendizaletasuna sustatzeko ekimen oñatiarra da

Duela hilabete batzuk Gipuzkoako Mendi Federazioaren enkarguz, Luix Mari Zulaikak, EHUko Gorputz hezkuntza eta Kiroleko irakasleak, haur eta gazteek mendizaletasuna nola praktikatzen duten aztertu eta ondorioak argitaratu zituen. Txosten horren emaitzekin kezkaturik, ikastoletatik mendizaletasuna sustatzea erabaki eta 'Mendimetroak' ekimena martxan ipintzea erabaki zuen Oñatiko Txantxiku Ikastolak.

Bailaraka, Gipuzkoako ikastola guztiek, mendi martxak egingo dituzte bihar. Oñatikoa, Gorgomendira izango da. 09:00etan Foruen plazan elkartu eta autoetan igoko dira Arantzazuraino. Handik, Aloña Mendirainoko joan-etorria egingo dute.

Arratsalde magikoa

Lehen Hezkuntzako eta haur eta gaztetxoendako magia tailerra ere egin dute gaur goizean, gaztelekuan. Askotariko trukuak eta trikimailuak ikasteko aukera izan dute txikienek.

Tailerrean ikasitako praktikan nola ipini daitekeen ikusteko aukera izango dute Eriz Magoaren ikuskizunean, 17:30ean. Haurrendako eta helduendako, familia osoarendako, ikuskizuna izango da. Sarrerak gaur bertan, emanaldiaren aurretik erosi ahal izango dira gaztelekuan, hiru eurotan.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate