Secciones
Servicios
Destacamos
El Diario Vasco
Miércoles, 26 de abril 2017, 18:02
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
'Gaztezulo' aldizkariak, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatu duten "Ika Mizka: Eta hik? Nola bizi dunk euskara?" egitasmoaren bigarren saioa egingo da ostegunean, apirilaren 27ean, EHUren Informatika Fakultatean, Donostian. Euskararen erabileraren garrantziaz sentsibilizatzea eta jarrera aktiboagoak bultzatzea dira ekimenaren helburuak.
Arduradunek jakinarazi dutenez, saioaren protagonistak Gorka Toledo, Uxue Alberdi eta Xabier Ezeiza Informatika Fakultateko ikasleak, Ainhoa Lendinez kazetaria eta Telmo Trenado youtuberra izango dira. Solasaldiak goizeko 10:30ean hasiko dira, Nerea Alias aurkezlearen gidaritzapean, eta 12:30 arte, euskararen erabileraren inguruan hausnartuko dute 100 bat ikaslek eta hainbat pertsona ezagunek.
Egitasmoak solasaldia eta zizka-mizkak uztartzen ditu, eta unibertsitateetako gazteak, animatzen diren herritarrak eta pertsonaia ezagunak esertzen ditu mahai beraren bueltan. Hain zuzen, zazpi-zortzi laguneko taldeetan, mahaiaren inguruan bildu eta teknologia berrien eta euskararen arteko harremanaren inguruan hausnartu eta anglisizmoen erabileraren gorakadaz eztabaidatuko dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.