Borrar
Mugi sistemari atxikitako aplikazioa iaztik dute eskuragarri erabiltzaileek.
'Linea hau serbitxus kampo dago'

'Linea hau serbitxus kampo dago'

Batzar Nagusiek Mugiren mugikorrentzako euskarazko aplikazioak dituen akatsak ahalik eta azkarren zuzen ditzaten eskatu diote Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzari

El Diario Vasco

Jueves, 23 de febrero 2017, 20:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Aukeratu zure helmugua'. 'Linea hau serbitxus kampo dago'. 'Ateratzeko, atzera sakatu berrio'. Erratak, hutsak, akats larriak... Horrelakoak aurkitu izan dituzte azken hilabeteotan Mugi sistemaren mugikorretarako aplikazioaren euskarazko bertsioa aukeratu duten erabiltzaileek. Urtarrilean, Podemos-Ahal Dugu taldeko Juantxo Iturriak ebazpen-proposamen bat zuzendu zion Gipuzkoako Batzar Nagusietako mahaiari, eskatuz zuzen daitezela lehenbailehen akats horiek.

Eskaerak egin du bere bidea, eta ostegun honetan Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Batzordeak egin duen bileran talde guztiak ados jarri dira Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzari eskatzean «proposa dezala herritarrei euskaraz ematen dien informazioaren berrikuspen bat egiteko ahalik eta azkarren». Era berean, «entitate horri eskatzen zaio galdatzeko Mugiren mugikorrentzako app-an antzemandako akatsak lehenbailehen zuzentzeko».

Jatorrizko ebazpen-proposamenak zioenez, «garbi dago ez dutela hizkuntza-maila zuzena erabili eta hobetzeko izugarri dagoela. Hau bezalako kasuak saihesteko Podemos Ahal Dugu taldeak ebazpen-proposamen hau aurkeztu dugu, zerbitzuak hobetzeko eskatzeko, ez delako onargarria erakunde publiko batek hain kalitate txarreko mezuak erakustea».

Aho batez onartutako ebazpenarekin pozik azaldu da Podemos-Ahal Duguko batzarkide Patricia Gete, eta azaldu du akatsak zuzentzea ezinbestekoa zela «herritarrei eta hizkuntzari zor zaien errespetuagatik».

.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios