Borrar
Gipuzkoan, alokatzea ez da errenta.
Gipuzkoan zailagoa dute gazteek euren kabuz bizitzen jartzea

Gipuzkoan zailagoa dute gazteek euren kabuz bizitzen jartzea

Garestiagoa da maizter izatea etxebizitza erostea baino; soldataren %67,5 bereganatzen du alokairuak eta %58 hipotekak

m. imaz

Viernes, 10 de febrero 2017, 11:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oro har, gazteentzat etxebizitza hartzearen kostuak behera egin du Euskadin. Hori ondorioztatu du besteak beste Gazteen Euskal Behatokiak 'Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2015' ikerketa aztertu eta gero. Gauzak, ordea, ez dira berdinak EAEko hiru lurraldeetan, eta euren kabuz bizitzen jartzeko orduan Gipuzkoako gazteak dira zailtasun handienak dituztenak, batez ere maizter izan nahi badute, eta ez etxejabe.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren baitako Behatokiak argitaratu berri duen txostenean emantzipatu nahi duen 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadun bati etxebizitza eskuratzeak dakarkion kostu teorikoa kalkulatzen da, jabetzan zein alokairuan.

Ikerketan nabarmentzen denez, Gipuzkoako 35 urtetik beherako gazte soldatadun batek bere hileko soldata garbiaren %58a bideratu beharko luke merkatu librean etxebizitza erosteko hipotekaren lehen hilerokoa ordaintzera. Aurreko urtearekin alderatuz Gipuzkoako kostuak 8 puntuko beherakada izan duen arren (orduan %65,7a baitzen), gazte gipuzkoarrek sailkapenaren buruan jarraitzen dute, Bizkaiko gazteek hileko soldataren %52,2 behar baitute, eta ia hamar puntu gutxiago, %45,4, Arabakoek.

Soldata berdintsuak

Egoerak nabarmen egiten du okerrera gaztearen asmoa alokairuan bizitzea baldin bada, errentak asko igo direlako, eta merkatu libreak ez duelako bereizten gazteen eta beste kolektibo batzuen artean. Hala, Gipuzkoako gazte batek etxe bat hartu nahi badu alokairuan soldata garbiaren %67,5 bideratu behar du horretara. Bizkaiko (%64,0a) eta Arabako (%54,1) gazteek baino esfortzu handiagoa egin behar du, hortaz, beti ere merkatu libreko etxebizitza bat bakarka alokatzeko egoera hipotetikoan.

Kontuan izan behar da, salmentan zein alokairuan dauden etxeen prezioak oso desberdinak izan arren soldatak antzekoak direla EAEko hiru lurraldeetan. Eta desoreka horrek bereziki zigortzen ditu Gipuzkako gazteak.

Behatokiak zehaztu du 'estimazio teoriko' batean daudela oinarrituta datuak, «batez besteko balioak hartzen direlako kontuan eta ez kasu bakoitzeko berezitasunak (soldata, etxebizitzaren prezioa, hipoteka-maileguaren baldintzak horrelakorik egonez gero, eta abar)». Izan ere, eskuratze-kostu hori kalkulatzeko kontuan hartzen dira adin tarte horretako gazteen batez besteko soldatak, batetik, eta bestetik, Euskadiko lurralde bakoitzeko etxebizitzen batez besteko salneurriak, kontratatutako hipoteka-maileguen batez besteko interes-tasak bai eta mailegu horien batez besteko iraunaldia ere, erostea aukeratuz gero, edo batez besteko alokairu-errentak, alokatzea erabakitzen bada.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios