Diario Vasco

Irunen egingo du Korrikak urtemuga jaia

vídeo

2005eko Korrika, Ficobaren aurretik igarotzen. / F. DE LA HERA

  • Otsailaren 11an egingo da Ficoba erakustazokan, sortzaileak omentzeko eta korrikazaleak elkartzeko

«Korrikaren ideia ero bezain zoragarria izan zuten horiek omentzeko eta Korrikazale amorratuok festa-giroan elkartzeko asmoz», urtemuga-jaia egingo du Korrikak otsailaren 11an, larunbatarekin, Irungo Ficoba erakustazokan.

Hain zuzen ere, 1980ko azaroaren 29an egin zen lehen Korrika, eta 37 urte igarota, 2017ko martxoaren 30ean abiatuko da 20. Edizio biribil hori dela-eta antolatu du AEKk 'urtemuga jaia'. «Korrikaren ideia eroa mahai baten inguruan egin ziren hainbat bileratan hasi omen zen gauzatzen, eta esan daiteke otordu batean eman zitzaiola behin betiko forma. Horrexegatik, urtemuga jaiaren ardatza bazkari berezi bat izango da, ezohiko otordua, sorpresaz betea», azaldu du AEKk.

Jaia Irungo Ficoban egingo da, eguerdiko 13:00etan hasita, eta 19:30 aldera amaitzea da asmoa, Korrikaren errepaso historikoa eginda. Sarrera 20 €-koa izango da, eta antolaketa-lanak errazteko, izena emateko gunea prestatu dute www.korrika.eus webgunean. Honekin batera ikus dezakezuan bideoa ere osatu dute aurreko edizioetako irudiekin Ficobako deialdia indartzeko. Izen-ematea urtarrilaren 31 arte bideratuko, baina antolakuntzatik erabaki dezakete epea aurreratzea, nahi adina leku ez badago

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate