Diario Vasco

Astoa berriz garaile Lazkaon

fotogalería

Antzerkia. Maria, José eta haurra asto gainean urruntzen. / ARGAZKIAK: JOSÉ MARI LÓPEZ

  • Astotxo Eguna ospatu zuten atzokoan lazkaotarrek tradizioari eutsiz

  • Santa Ana komentuaren ingurua Judea bihurtu zen; eta plazan, Gipuzkoako asto ederrenak aukeratu ziren

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda urbana para hombre y mujer

Hasta 80%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Zapatos y botines de piel para hombre

Hasta 70%

Grandes descuentos en calzado

Hasta 80%

Selección de joyas exclusivas para hombre y mujer

Hasta 70%

Porque el descanso es salud

Hasta 80%

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Lazkao Txiki Zelai inguruan Famili Sakratuaren asto gaineko Egiptorako ihesa antzeztu zuten lazkaotarrek eguerdian baina, horren aurretik, Gipuzkoako asto eme ederrena eta asto ar dotoreena aukeratu zituzten herriko plazan.

XVII. mendean du jatorria lazkaotarrek errege egunaren ondorengo igandean urtero ospatzen duten jai honek, 1652. urte inguruan Santa Ana komentuko lekaimeak Familia Sakratuaren asto gaineko Egiptorako ihesaren bibliako pasartea harrizko irudiez errepresentatzen hasi zirenean. Tradizioa zen orduan Lazkaora hurbildu eta komeentuko lorategian Jesus, Maria, Jose eta, batez ere, astotxoaren irudiak bixitatzea, 80. hamarkadan lazkaotar talde batek irudi hauei beste dimentsio bat eman eta pertsonaia bizidun bilakatu zituen arte. Duela 18 urtetik hona, Gipuzkoako Enkarterrietako asto lehiaketa ospatzen da gainera herriko plazan, non probintziako euskal asto ar eta eme dotoreenak aukeratzen diren, animalia hau eguneko protagonista nagusian bihurtuz.

Atzokoan ere jende ugari izan zen Lazkaora festaz gozatzera hurbildu zena, eguraldia lagun. Antzezpenaren 30. edizioa ospatu zen eta Gipuzkoako XVIII. enkarterri asto lehiaketa, baina urte gehien dituen ohitura ere mantendu zuten lazkaotarrek eta bisitariek. Komentuko irudien errepresentazioa ikusten izan ziren, olatak erosi eta, nola ez, lekaimeek eskainitako salda beroa dastatu zuten.

Kale antzerkia

Lazkaotar talde batek gogor jardun du azken asteetan lanean, beste urte batez Famili Sakratuaren Egiptorako ihesaren antzezpena antolatzeko, eta egindako lan guztiaren emaitza ikusteko aukera izan zen atzo, Lazkao Txiki Zelai inguruan. Goizean goiz dena zegoen prest; Santa Ana komentua eta Infantadoko jauregiaren inguruak mende batzuk atzera egin eta Judeako herri bat ziruditen.

Txikienak izan ziren lehen protagonistak eta 2012an, errepresentazioak hogeita bost urte bete zituenean estreinatu zen desfilearekin ireki zuten antzezpena. Antzezle gazteenek osatutako komitibak horretarako prestatutako kalea zeharkatu zuen 12:30etatik aurrera. Haurrek errepresentazioko pertsonaiak irudikatu zituzten, Jose, Maria eta Jesus, aingerua, Herodes eta bere familia, soldadu eta danborrak... denek izan zuten bere irudi «txikia» atzokoan eta, nola ez, baita astoak ere.

Antzerki printzipalaren txanda iritsi zen gero, 13.00etan. Jose, Maria eta Jesus haurra ikus zitezkeen estalpean, astotxoaren ondoan, judutarrek kaleak betetzen zituten bitartean, beranduago etorriko zenaren berri jakin gabe. Profeta agertu zen eszenan orduan, merkatuan zebiltzan judutarrei mesias berri baten etorreraren berri emateko, baina Herodesen soldaduen haserrea eragin eta atxilotuta eraman zuten. Errege magoak iritsi ziren ondoren zaldi gainean, judutarren errege izango zen haurra agurtzera, eta honi urrea intzentsua eta mirra eskainita, ekialdera itzuli ziren hirurak, bidean agertu zitzaien aingeruari kasu eginaz. Aingeru hau izan zen, hain zuzen ere, Familia Sakratua Belenetik aldentzeko beharraz ohartarazi zuena eta Maria, Jose eta haurra asto gainean urruntzen ikusi zituzten Lazkao Txiki zelaira hurbildutako ikusleek.

Ordurako entzuten ziren jadanik Herodesen soldaduen danborrak, azken urteetan protagonismoa irabazten joan den pertsonaia gertu zegoenaren seinale. Judutarren artera iritsi zenean, beti bezain burgoi, bere tronuraino hurbildu eta albistearen berri eman zioten. Sututa, predikaria zigortu eta bi urtez azpiko haur guztiak hilak izan zitezen agindua eman zuen orduan eta bera etzen beste erregerik onartuko etzuela jakinarazi zien begira zituen guztiei. Soldaduek agindua bete zuten, ordurarte lasai zebiltzan judutarrei haurrak besoetatik kenduz, baina bere erregetza arriskuan jartzen zuen haurra asto gainean urrun zegoen ordurako.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate