Diario Vasco

Emakume kirolariek hedabideetan duten presentziari buruzko jardunaldia

  • Donostian egingo da abenduaren 1ean, eta astelehenera arte eman daiteke izena bertan parte partzeko

'Emakume kirolarien presentzia komunikabideetan: lehen mailara igotzeko lehia' izenburuko jardunaldia izango da datorren ostegunean, abenduaren 1ean, Donostian, Gazte Elkarteentzako Baliabide Zentroan, Txuri-Urdin izotz jauregian. Izena emateko epea zabalik da azaroaren 28ra arte eta doakoa da.

Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardatz estrategiko nagusienetako bat kirolean berdintasuna lortzea da, eta, ildo horretan, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak hitzaldiak, ikastaroak, jardunaldiak eta mintegiak antolatu ohi ditu, hainbat arlotako profesionalak sentsibilizatzeko eta trebatzeko.

Bi estrategia horiek kontuan hartuta, hiru erakunde horiek, Basque Team eta Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkartearekin batera, egoki ikusi dute "Emakume kirolarien presentzia komunikabideetan: lehen mailara igotzeko lehia" jardunaldia antolatzea.

Antolatzaileek adierazi dutenez, Eusko Jaurlaritzak azken urteetan zenbait ikerketaren bitartez aztertu du nolakoa den emakume kirolarien presentzia idatzizko euskal prentsan, eta egin den azken azterlana jardunaldiaren barnean aurkeztuko da: 'Emakume kirolarien presentzia euskal prentsan. 2016ko azterlana'.

«Datuek ez dute islatzen emakumeek praktikatutako kirola, ez kantitatean, ez kalitatean. Diagnostiko hori abiapuntu hartuta, jardunaldi honek aditzera eman nahi die komunikabideei zein emakume kirolari edo kirol elkarteei zein neurri har ditzaketen komunikabideek beraiek berdintasun tratamendu egokiago bat izateko», azaldu dute.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate