Diario Vasco

Menorcako eredua interesgarria izan daitekeelakoan

Produktuen zuzeneko salmenta da uharteko ekoizleen ohiko modeloa.
Produktuen zuzeneko salmenta da uharteko ekoizleen ohiko modeloa. / GFA
  • Aldundiak, Gipuzkoako landa garapeneko agentziek eta zenbait alkatek landa garapeneko esperientziak partekatu dituzte uharte hartan

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Landaola Gipuzkoako Landa Garapeneko Agentzien Federazioak antolatuta, Gipuzkoako ordezkaritza bat bisitan izan da Menorcan hilaren 2tik 4ra. Han izan dira, zehazki, Foru Aldundiko hiru ordezkari (landa garapenarekin zerikusia duten beste horrenbeste alorretakoa zuzendariak, hain zuzen); Tolomendi, Urkome, Goimen, Debagaraia, Debemen eta Behemendi landa garapeneko agentzietako arduradunak eta lehen sektoreak pisu handia duen zenbait udalerri txikitako alkateak.

Bidaiaren helburua izan da uharte hartako landa garapeneko modeloa eta politikak lehen eskutik ezagutzea, eta Menorcako tokiko produktuen sustapenaren, balioespenaren eta dinamizazioaren berri izatea. Horretarako, Gipuzkoako ordezkaritzak uharteko zenbait ustiategi bisitatu ditu: nekazaritza ekologikoa, behi frisiarren eta Menorcako behien etxaldeak, ardo eta olio ekoizleak eta gaztagileak, besteak beste. Orobat aukera izan dute 'nekazaritza zaintza'-ren berri izateko, horretan aitzindari baita, Kataluniako Alt Empordà eskualdearekin batera, Menorcako uhartea. Haietan, helburu dute natura guneak artatzea nekazaritza jarduera iraunkor baten bidez. Halaber, tokiko zenbait ekoizlek azaldu dute zein etekin ekar ditzaketen produktu landuek eta haien salmenta zuzenak, hori baita uharteko ekoizleen ohiko modeloa.

Menorcan, Miquel Companyk eta Irene Estaúnek egin zieten harrera, urrenez urren Okupazioko, Proiekzio Ekonomikoko, Gazteriako eta Kiroletako Saileko kontseilaria eta Menorcako Uharte Kontseiluko Biosfera Erreserbako uharte zuzendaria. Haiek Gipuzkoako ustiategien modeloak ezagutzeko gogoa azaldu zuten, uhartean dutenarekiko oso bestelakoa baita. Gipuzkoan ustiategi gehienak pribatuak dira edo alokairuan daude. Menorcan, berriz, nekazari eta abeltzain gehienak beste baten ustiategian lan egiten dute, eta jabeari irabazien erdiarekin ordaintzen diote.

Azkenik, Gipuzkoako ordezkaritzak lan bilera bat izan du, non uhartera egindako bidaia on eta eraikitzailetzat jo baitute. Gainera, bidaia balioetsi eta ondorioak atera ondoren, Gipuzkoako ordezkaritzak ondorioak Lurraldeko landa eremuetarako proiektuen diseinuan sartuko ditu. Proiektu horiek Gipuzkoako landa garapeneko agentzien bidez burutuko dira

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate