Diario Vasco

Kultur aniztasunaren inguruko ikastaroa antolatu UEUk

  • 'Kulturak, hizkuntzak eta lurraldeak: kultur aniztasunaren begirada' abenduaren 10ean eta 17an egingo da, Eibarko Markeskoa jauregian

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda urbana para hombre y mujer

Hasta 80%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Zapatos y botines de piel para hombre

Hasta 70%

¡Moda para hombre y mujer a precios inmejorables!

Hasta 90%

La marca Denim italiana de moda

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda infantil con sus personajes favoritos

Hasta 70%

Grandes descuentos en calzado

Hasta 80%

Selección de joyas exclusivas para hombre y mujer

Hasta 70%

Renueva tu comedor con muebles de diseño

Hasta 70%

Porque el descanso es salud

Hasta 80%

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

La mejor selección de productos para mantener tu hogar organizado

Hasta 70%

Joyería y relojería de tus marcas favoritas

Hasta 70%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 'Kulturak, hizkuntzak eta lurraldeak: kultur aniztasunaren begirada' izeneko ikastaroa egingo du abenduaren 10ean eta 17an Eibarko Markeskoa jauregian. Ikastaroaren bitartez, egungo gizarte edo egoera kulturaniztunak ulertzeko, kudeatzeko eta aztertzeko tresnak eskainiko dira.

'Egunerokoan inguratzen gaituzten egoeretatik harago, alor desberdinetatik aniztasun kulturalak era positiboan kudeatuta duen balio onuragarria azalduko da. Sakoneko ikastaroa izan gabe, begirada eta ezagutzak zabaldu nahi dira, zenbait zertzelada eskainiz eta hausnarketa sustatuz', adierazi dute UEUren arduradunek.

Ikastaroaren irakaslea Samira Goddi Publizitate eta Harreman Publikoetan eta Gizarte eta Kultur antropologian lizentziatua izango da. Goddi kultur aniztasuneko teknikaria da eta kulturen arteko bitartekari lanak egin ditu.

Migrazioen zergati, errealitate eta eraginaren inguruan hausnartzea eta aniztasun kulturalak era positiboan kudeatuta gizartean duen balio onuragarriaz jabetzea dira ikastaroaren helburu nagusiak.

Helburu hori lortze aldera, migrazioak (analisia, doluak, erronkak, atzerritartasun legea), kultur aniztasuna (aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurruak), identitateen eraikuntza (jatorria, hizkuntza, kohesioa), kultur aniztasunaren kudeaketa (aurrelana egitea, praktika onak eta baliabideak),kultur aniztasuna kudeatzeko politikak Europan (estatuak, hezkuntzan), kulturen arteko bitartekaritza (faktore anitzeko metodologia), zeharkakotasunaren begirada eta elkarbizitza eta parte hartzea (elkartegintza, ahalduntzeko guneak eta aukera berdintasuna) moduko gaiak landuko dira.

Saioak teorikoak nahiz praktikoak izango dira, alegia, oinarri teoriko bat eskainiko den arren, hausnarketa eta eztabaida sustatuko dira. Kasu praktikoak eramango dira saiora, baina bakoitzak bere egunerokoan dituen zalantzak, ezagutzak eta erronkak denon artean eztabaidatuko dira. Aurrez aurreko bi saioen artean (zortzi ordu), ikasleak lan bat egin beharko du (bi ordu), ikasgelan emandako erremintak erabilita eta bertan landutakoa sakontzeko helburuarekin.

Ikastaroa interesa duen orori zuzenduta dago, eta 09:30etik 14:30era bitartean egingo da, abenduaren 10ean eta 17an, Eibarko Markeskoa jauregian. Matrikula egiteko epea azaroaren 30era arte irekita egongo da.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate