Diario Vasco

Espezismoaren biktimak omendu ditu Askekintzak

Espezismoaren biktimak omendu ditu Askekintzak
/ ASKEKINTZA
  • Beganismoaren nazioarteko egunarekin bat eginik, gizakiak beste espezie batzuetako izakiak nola tratatzen dituen salatu dute

Beganismoaren nazioarteko egunean, produktutzat hartuak eta produktu soila balira bezala kontsumituak izan diren hainbat animalia omendu ditu Askekintza elkarteak, espezismoaren biktimak izan direla nabarmenduz.

Espezismoak, hain zuzen, nagusitasun edo gailentasuna ematen dio espezie bati beste batzuek aldean. Ikuspegi horretatik, gizakia da nagusiki beste espezie batzuk diskriminatu eta gutxiesten dituena, bere nahiarera eta bere beharrak asetzeko erabiliz.

Hala, Askekintzak Donostiako Parte Zaharrean burutu duen ekintzan gogoratuak izan diren animaliak «bere indibidualtasunean» hartu dituzte kontua, izen eta guzti: Lur urdea, Haize oiloa, Itsaso atuna edota Alex txahala.

Ekimenaren zergatia argitzerakoan honakoa esan dute: «Gizakiok milaka animalia instrumentalizatzen eta hiltzen ditugu eguneako, jateko, janzteko, haiekin esperimentatzeko edo dibertitzeko. Ahaztu egiten zaigu sentitzeko, sufritzeko eta disfrutatzeko gaitasuna duten banakoak direla, ez objektuak. Hori espezismoaren edo espeziearen araberako diskriminazioaren ondorioa da, eta horixe nabarmendu nahi izan du Askekintzak ekimenaren bidez. Aldi berea, gaur beganismoaren nazioarteko eguna izanik, taldeak adierazi nahi du espezismoari uko egiteak barne hartzen duela beganismoa, ez moda edota hautu pertsonal gisara, postura politiko bezala baizik».

.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate