Diario Vasco

Zaintzaileei zuzendutako ikastaroa

Zaintzailei estresa kudeatzen laguntza da ikastaroaren helburuetako bat.
Zaintzailei estresa kudeatzen laguntza da ikastaroaren helburuetako bat.
  • Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak abian jarritako ‘Sendiak’ egitasmoaren barruan, sei saio eskainiko dira azaroan eta abenduan

Zaintzaileak ere behar du zaintza, lan gogorra eta maiz errekonozimendu handirik gabea egiten baitu. Horren jakitun, eta zaintzaren eta zaintzaileen inguruko diagnostikoa egin ondoren, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak ‘Zaintzaileak zainduz’ egitasmoa jarri zuen abian Aduna, Alkiza, Larraul eta Zizurkilen, Sendian programaren barruan. Ildo horretan aurrera, azaroan eta abenduan gauzatuko den ikastaro bat antolatu du, zaintzaileei zuzendua.

Hain zuzen ere, Foru Aldundiaren diru languntzarekin batera, Aiztondo Mankomunitatea, Lahar esku-hartze psikosozialerako Elkartea eta Matia Fundazioaren arteko lankidetzari esker da posible ekimena. Lantzen dituzten ekintzen artean, tarte bat eskaintzen diote zaintzaile guztiei zuzendutako formazioa emateari.

Aurtengoan, sei saio izango dituen ikastaroaren helburua da zaintzailei irakastea nola gainditu euren egitekoak eragindako nekea eta gainez egitea, «buru-pentsamendu, emozio mailan eta gorputz mailan». Azken batean, «agertu daitekeen desgastea eta gehiegizko nekea saihesteko» teknikak irakasten zaizkie zaintzaileei, «egoeretara egokitu eta onartzen ikasteko, eta indarra kentzen digun hori askatzen joateko».

'Erlajazio teknikak' ikastaroko saioak azaroaren 15an, 22an eta 29an, eta abenduaren 13an, 20an eta 27an egingo dira. Zizurkilgo Atxulondo Kultur etxean izango da aipatu egunetan, 16.30etatik 18:30ak arte. Matia Fundazioko profesionalek eskaintzen dute formakuntza, pertsona zaintzaileei zuzentzen zaile eta doakoa da. Ariketen praktikari leku berezia emango zaio, eta informazio gehiagorako edo izena emateko Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitarera hots egin behar da, 943 69 39 30 telefono zenbakira.

Saioz saio honako gai hauek landuko dira: Zer sentitzen dut zaintzen ari naizenean?; Kontrolik galdu gabe zaintzen jakitea: estresa; Pentsamenduarekin lanean: burua gure alde; Gorputzaz baliatzea lasaitzen ikasteko I; Genero identitatea eraikitzen eta Komunikazio eta harremanak eta Komunikazioa eta harremanak.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate