Diario Vasco

Ikasleak azoka tradizionaletara hurbildu nahirik

Ikasleak azoka tradizionaletara hurbildu nahirik
/ IREKIA
  • 'Sukaldaritza sortzen' ekimena hiru hiruburuetan egingo da hurrengo asteetan, produktuen ezagutza eta horien prestakuntza uztartuz

Azoka tradizionalak sustatzeko asmoz abian jarri zen 'Sukaldaritza sortzen' ekimena ikastetxeetara heldu da. Ekimen honen bitartez, Eusko Jaurlaritzak azoka tradizionaletako produktuak eta kultura ezagutzeko aukera eman nahi zaie150 haurrei ezagutzeko aukera eman nahi zaie, gero beraiek zabaldu dezaken azoka horien aldeko jarrera euren inguruan.

Programa aste honetan hasiko da Gasteizen, eta gure inguruko sukaldari ezagunenetako batzuen laguntza jasoko du. Aurrerago, Donostian eta Bilbon egingo da. Eusko Jaurlaritzak bultzatu duen egitasmoa hiru hiriburuetako azoketara helduko da, «ikasleek bertako komertzioa eta azoka tradizionala emozionalki babes dezaten» lotzeko asmoz. Donostiaren kasuan, Bretxan egingo da, Orixe Ikastolako ikasleen parte-hartzearekin.

Ikastola bakoitzeko talde bat hurbilduko da azokara. Bertan, chef batek azoka erakutsiko die, garaiko produktuez, tradizioez, kulturaz eta abar hitz egingo die, eta ondoren, azokan bertan, showcooking bat egingo die zuzenean.

Euskadiko produktu osasuntsuz eta elikagarriz osatutako 'pack' txiki bat oparituko diete parte-hartzaileei, eta ekintza hau sare sozialetan sustatuko da ikasleak euren ingurunean preskriptore izan daitezen. Hori dela eta, saio bakoitzeko bideoak egingo dira, eta bideo horiek ikastetxeetara igorriko dira hainbat jarduera burutzeko.

Ekintzan parte hartu duten ikasle guztiek azokan ikasitako errezeta prestatuz bideo bat igorri ahal izango dute. Ondoren, epai-mahai profesional batek Euskadiko leku bakoitzeko onena aukeratuko du. Irabazleek Bilboko Erribera merkatuan azaroaren 19an egingo den final nagusian janaria prestatzeko aukera izango dute.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate