Diario Vasco

'Bakea gugandik eraikitzen' jardunaldia Azpeitian

  • «Bakea eraikitzeko prozesuan sakontzea» da ostiral eta larunbat honetan zenbait aditu bilduko dituen jardunaldiaren xedea

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), Azpeitiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak "Bakea gugandik eraikitzen. Egia, justizia, erreparazioa eta berriro ez errepikatzeko bermea" jardunaldia antolatu dute Azpeitiko Sanagustin kulturgunean ostiralean eta larunbatean, urriaren 14an eta 15ean.

UEUk jakinarazi duenez, topaketaren helburua bakea eraikitzeko prozesuan sakontzea da, gizartea eraldatzeko proposamenak lantzeko oinarriak jarriz: indarkeria vs. demokrazia eta bakea; emakumeak; egia, justizia, erreparazioa eta berriro ez errepikatzeko bermea; kontakizuna; gatazkak eta munduko bake prozesuak.

Zehazki, ostiralean, "1936ko guda zibiletik aurrerako giza eskubideen urraketa sistematikoa", "1936-2016 emakumeengan izandako errepresioaren berezitasunak", "Justizia erreparatzailea eta adiskidetzea Ipar Irlandan. Iraganaren kontakizuna bakegintzako tresna gisa", "Ikuspegi internazionala. Gatazkak eta bake-prozesuak" gaiak landuko dira.

Larunbateko egitarauari dagokionez, "Egia, justizia eta erreparazioaren bitartez bakea eraikitzeko prozesuaren egungo egoera. Egiazko kontakizuna vs. kontakizun ofiziala" eta "Emakumeen begirada. Gure egiazko kontakizun psikopolitikoak indarkeriak dituen ondorioak. Xehetasun psikoemozionalen ekarpena" izango dira aztergai.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate