Diario Vasco

Bakearen inguruko jardunaldia antolatu du UEUk

Irakasleetako bat 'Gogora'-ko Aintzane Ezenarro izango da,
Irakasleetako bat 'Gogora'-ko Aintzane Ezenarro izango da, / MORQUECHO
  • 'Bakea gugandik eraikitzen. Egia, justizia, erreparazioa eta berriro ez errepikatzeko bermea' ostiral eta larunbat honetan egingo da Azpeitian

«Bakea eraikitzeko prozesuan sakontzeko eta gizartea eraldatzeko proposamenak lantzeko» asmoz, ‘Bakea gugandik eraikitzen. Egia, justizia, erreparazioa eta berriro ez errepikatzeko bermea’ jardunaldia antolatu du UEUk ostiral eta larunbat honetarako, urriak 14 eta 15. Hain zuzen ere, bakea eraikitzeko garaian gaude, baina galdera askori erantzun behar zaie egiazko eta bidezko bakea eraikitzeko: nola? Nolakoa? Egia, justizia eta erreparaziorik gabe, lor daiteke benetako bakerik? Eta nola kontatu gertatutakoa?

Galdera horiei erantzun ahalik eta partekatuena eman nahirik, eta munduko beste toki batzuetan izan diren eta diren beste bake prozesu batzuk hobeto ezagutzeko, Azpeitiako Sanagustin kulturgunean egitarau honen arabera egingo diren saioek bost ardatz nagusiren inguruko gogoeta sustatuko dute: Indarkeria vs Demokrazia eta Bakea Euskal Herrian; Emakumeen aurkako errepresioaren berezitasunak; Egia, justizia, erreparazioa eta berriro ez errepikatzeko bermea; kontakizunaren funtzioak eta ezaugarriak eta, azkenik, gatazkak eta munduko bate prozesuak.

Jardunaldiak Foru Aldundiaren eta Azpeitiako Udalaren laguntzaz antolatu dira. Ostiralean egun osokoa izango da saioa, 9:00etatik 19:30etara, eta larunbatean goizez egingo da soilik, 9:00etatik 14:30era. Matrikula 40 eurokoa da (20 euro langabe, ikasle, erretiratu eta bazkideentzat), eta izena emateko epea asteazkenean itxiko da, urriaren 12an.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate