Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Parte-hartzaileen taldeko argazkia.
'Gizarterantz' foroaren hirugarren edizioa egin du Orona Fundazioak

'Gizarterantz' foroaren hirugarren edizioa egin du Orona Fundazioak

Fundazioarekin lankidetzan diharduten inguruko eragile sozialekin egin da topaketa, azken urtean egindako jardueren balantzea egiteko eta etorkizuneko ekintzak ezartzeko

El Diario Vasco

Viernes, 7 de octubre 2016, 10:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Orona Fundazioak III. Gizarterantz Foroa egin du, Hernaniko Orona Ideo egoitzan; topaketa hori urtero egiten du berekin harremana duten inguruko erakunde sozial, kultural eta akademikoekin eta kirol-erakundeekin, batez ere Bidasoaldea, Oarsoaldea eta Donostialdea eskualdeak ardatz hartuta.

Orona Fundazioak ohar baten bidez azaldu duenez, proiektuak «Fundazioaren jarduera proaktiboa du oinarri, tokiko eragileekin elkarlanean jarduten baitu gure inguruaren kultura-, gizarte-, hezkuntza- eta kirol-garapena sustatzeko, proiektuak abiapuntu direla betiere». Hiru urteko ibilbidea egin ondoren, proiektu honetako kideak 181 eragilerekin harremanetan jarri dira. Eragile horietatik 30 bat elkartu dira, Orona Fundazioak azken urtean egin duen jarduera aztertzeko eta hurrengo ekitaldia markatuko duten jarduera-ildoen berri emateko.

Gizarterantz proiektuan sartzen diren inguruaren garapen-jarduerak funtsezko lan-ildoa dira Orona Fundazioarentzat. Fundazioak inguruko eragileekin, Oronako pertsonekin eta Orona Ideoko unibertsitarioekin batera egiteko proiektu berriak sustatu nahi ditu. Bokazio horren fruitu gisa, dagoeneko balioa sortzen duten ekimenak bultzatu ditu Fundazioak, hala nola Diámetro 200 elikadura-proiektu sozioekonomikoa, Zientzia Astea, Zinetek proiektua Donostiako Zinemaldiarekin lankidetzan eta ikastetxeek Orona Ideora egiten dituzten bisitaldiak. Asmoa da Oronaren inguruko gizartean inpaktua izan nahi duten boluntariotza-ekimenak gehitzea haiei.

Halaber, Oronak bere Fundazioaren bidez lankidetza-lerro bat hasi du zenbait proiekturekin, non ondare ez-materialari ematen baitzaio balioa; esaterako, hauei: Albaola, Bote luzea, Euskal Mendizaletasunaren Museoa Fundazioa, Euskal balezaleen triskantza eta Antziak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios