Diario Vasco

Zerga-iruzurrari ikasgeletan ere egiten zaio aurre

Ikastetxeetako ordezkariak Foru Aldundiko arduradunekin.
Ikastetxeetako ordezkariak Foru Aldundiko arduradunekin. / GFA
  • ‘Ekonomia eta zergak’ zerga-sistemari buruzko unitate didaktikoan hasieratik parte hartzen ari diren ikastetxeak omendu ditu Foru Aldundiak

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda urbana para hombre y mujer

Hasta 80%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Zapatos y botines de piel para hombre

Hasta 70%

Grandes descuentos en calzado

Hasta 80%

Selección de joyas exclusivas para hombre y mujer

Hasta 70%

Porque el descanso es salud

Hasta 80%

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Zerga-iruzurrari egiteko era asko daude. Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak horietako bat aipatu du astearte goiz honetan: gizarte kontzientziazioa. Azkenean herritar guztiek ordaintzen duten iruzurraren aurka borrokatzeko «modurik eraginkorrena» dela esan du gainera.

'Ekonomia eta zergak' zerga-sistemari buruzko unitate didaktikoan hasieratik parte hartzen ari diren ikastetxeei egin zaien omenaldian esan ditu hitzok Olanok. Ekitaldian hamar ikastetxe omendu dituzte, foru erakundearen Ogasun eta Finantza departamentuak bultzatzen duen proiektu horretan lehen egunetik parte hartzen ari direnak. 20 orduko unitate didaktikoan datza ekimena, eta zerga sistema eta sektore publikoaren oinarrizko ezagutza 4. DBHko eta Batxilergoko ikasgeletara eramatea du jomuga. Ogasun eta Finantza diputatuak, Jabier Larrañagak, ireki du ekitaldia, eta ikastetxe elkartetako ordezkariek ere hartu dute hitza: Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko lehendakaria; Igone Azpiroz, Lizardi Institutuko lehendakaria eta BIHEko ordezkaria; eta Arantxi Urretavizcaya, Kristau Eskolako Pedagogia arduraduna. Alde guztiek adierazi dute elkarlanarekin jarraitzeko asmoa.

Omenduak Zarauzko Lizardi Institutua; Arrasate Institutua; Beasain Institutua; Oñatiko Elkar Hezi Ikastetxea; Bergarako Mariaren Lagundia Ikastola; Azpeitiko Iraurgi Ikastetxea; Oñatiko Txantxiku Ikastola; Oiartzungo Haurtzaro Ikastola; Bergarako Aranzadi Ikastola; eta Lazkaoko San Benito Ikastola izan dira, eta foru arduradunek diploma bana eman eta euren esker ona adierazi diete egun arte erakutsi duten inplikazioagatik. «Zuek gabe hau ez litzateke posible izango», esan dute.

Gipuzkoa osoa helburu

«Iruzur egiten duenak zerbitzu publikoen finantzaketa higatzen du, eta honek guztioi egiten digu kalte», adierazi du diputatu nagusiak, esparru hau Aldundiarentzako «estrategikoa» dela gogoratuz. Zentzu honetan, hezkuntzaren garrantzia nabarmendu du, foru erakundeak ikastetxeekin egiten duen lankidetza balioan jarriz: «Biharko herritarrak kontu honen garrantziaz jabetzen badira, guztion laguntzarekin eta guztion mesedetan Gipuzkoa askoz eraginkorragoa izango da etorkizunean zerga iruzurraren aurkako jarduketan».

Olanok ikastetxeekin eginiko topaketan egin ditu adierazpen hauek. Ekitaldian, Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko hamar ikastetxe omendu ditu, foru erakundearen Ogasun eta Finantza departamentuak bultzatzen duen Ekonomia eta Zergak proiektuan lehen egunetik parte hartzen ari direnak. 20 orduko unitate didaktikoan datza ekimena, eta zerga sistema eta sektore publikoaren oinarrizko ezagutza 4. DBHko eta Batxilergoko ikasgeletara eramatea du jomuga. Ogasun eta Finantza diputatuak, Jabier Larrañagak, ireki du ekitaldia, eta ikastetxe elkartetako ordezkariek ere hartu dute hitza: Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko lehendakaria; Igone Azpiroz, Lizardi Institutuko lehendakaria eta BIHEko ordezkaria; eta Arantxi Urretavizcaya, Kristau Eskolako Pedagogia arduraduna. Alde guztiek adierazi dute elkarlanarekin jarraitzeko asmoa.

Diputatu nagusiak, bere hitzaldian, legealdi hasieratik errepikatu duen ideia mahai gaineratu du: Gipuzkoa Europa mailan gizarte ezberdintasun gutxieneko lurraldeen artean kokatzea nahia. «Zerga-sistemak sostengatzen duen gizarte antolakuntza ereduak bermatzen du helburu honetarako pausuak ematen jarraitu ahal izatea», gogoratu du Olanok. Hori dela eta, azpimarratu du «herrialde aurreratua izan nahi badugu, zerga ihesaren inguruan ere kontzientzia aurrerakoia garatu behar dugu», iruzurrarekin lotutako jarrera eta jokabideen gizarte gaitzespena barneratuz.

Larrañaga diputatuak, bere aldetik, proiektutik 1.000 ikasletik gora pasa direla balioztatu du eta, balio kuantitatiboa baino, balio kualitatiboa nabarmendu nahi izan du. Aurrera begira, Foru Aldundiak eta Ogasunak «anbizioz« jokatuko dutela adierazi du, helburua unitate didaktikoa Gipuzkoako ikastetxe guztietara hedatzea delarik. «12 ikastetxek hartu zuten parte aurreko ikasturtean, eta aurten 30 izatea espero dugu. Datorren urtean 60, eta legealdi bukaerarako, 90 ikastetxetara iristen saiatuko gara», azaldu du. Zentzu honetan, gonbita luzatu die interesatuta egon litezkeen ikastetxeei: «Ateak zabalik dituzue».

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate