Diario Vasco

Herritarren ustez, Hernaniko Akarregik egin du sagardorik onena

Antolatzaileak, finalistak eta irabazleak, pozik afalostean.
Antolatzaileak, finalistak eta irabazleak, pozik afalostean. / G.S.E.
  • Bart eman zen Euskal Herriko II. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren azken epaia. Bigarren postuan Lizeaga gelditu da, eta hirugarrenean Itxas-Buru

Lehengo ohitura bati helduz, iaz ekin zion lehen aldiz Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoia antolatzeari. Izan ere, 1967tik aurrera zenbait txapelketa herrikoi antolatu zituen orduko sagardogileen elkarteak, herri desberdinekin elkarlanean, eta sare hori berreskuratzea da oraingo elkartearen asmoa. Ohar batean diotenez, «2015eko txapelketa lehen harria izan zen eta aurten jarri nahi izan da bigarrena, baina finalaz gain, hiru finalaurreko ere antolatuta. Herriz herri egiten diren eta sare horretan sartzeko interesa duten txapelketa eta Sagardo Egunekin elkarlanean antolatu du txapelketa herrikoia Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Eusko Jaurlaritzarekin eta HAZI fundazioarekin elkarlanean eta Andoaingo, Ordiziako, Azpeitiko eta Zarauzko Udalen laguntzarekin».

Final handia Andoainen jokatu zen larunbat gauean, eta hantxe argitu zen, afalostean, txapelketa berezi honen podiuma. Herritarren ustez, txapelketan parte hardu duen sagardorik onena Hernaniko Akarregin egina da. Astigarragako Lizeaga eta Hernaniko Itxas-Buruk sagardotegiak gelditu dira bigarren eta hirugarren.

Norena zen jakin gabe dastatu eta puntuatu behar izan zituzten sagardoak epaileek,

Norena zen jakin gabe dastatu eta puntuatu behar izan zituzten sagardoak epaileek,

Euskal Herriko 36 sagardotegik -iaz baino lay gehiagok- hartu dute parte guztira bigarren urtez egin den txapelketa honetan eta 200 pertsonek osatu dute epaimahai herrikoia afari bikainak eta giro paregabeak lagunduta. Final handiaren aurretik hiru finalaurreko egin dira eta bakoitzean, 36 sagardo horietatik, 12 sagardo dastatu dira zozketaz erabakita. Finalaurrekoetan puntuazio altuena lortu duten 12 sagardoak pasa dira finalera.

Herritarrak epaile

Sagardoak afaltzera inguratu diren guztien artean dastatu eta puntuatu dira. Herritarrak izan dira beraz epaile txapelketa honetan, sagardoa gustatzea baita baldintza bakarra. Txapelketa herrikoia desberdina da: afaltzera eseri eta ateratzen dituzten sagardo desberdinak dastatu eta nork bere gustu eta iritziaren arabera nahi duen puntuazioa ematen dio, batetik hamarrera finalaurrekotan eta bostetik hamarrera finalean. Beraz, epaile izatea, afaltzera eseri eta sagardoak dastatzea da, lagunarteko giroan. Ez da txapelketa ofiziala, baina aukera ematen du herritar askoren iritzia jakiteko eta hori oso interesgarria da sagardogileentzat.

Bart, irailak 24, bertako produktuz hornitutako mahaien inguruan jokatu zen finala Andoaingo Zumea plazan, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Basatxerrik eta Lurlan Elkarteek duten elkarlanerako proiektua oinarri hartuta. Jendea afaltzen hasi orduko, hasi ziren mahaira sagardoa ateratzen eta jendeak lote bakoitza puntuatu zuen, jakin gabe zein sagardotegitako sagardoa zen dastatutakoa. Finalaurrekoetan bezala, ez zen jakin zein sagardotegitako sagardoa dastatu zen azken klasifikazioa jakin arte.

Temas