Borrar
Taldearen argazki ikusgarria, Trinitate plazan egina.
Elkar hobeto ezagutzeko aukera izan dute Eurohiriko 350 ikaslek

Elkar hobeto ezagutzeko aukera izan dute Eurohiriko 350 ikaslek

12 eta 15 urte bitarteko neska-mutilek hartu dute parte mugaz gaindiko Agentziak sustatzen dituen eskola arteko trukaketan, Eurohiriko 16 ikastetxe ordezkatuz

El Diario Vasco

Viernes, 27 de mayo 2016, 12:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal Eurohiriaren mugaz gaindiko Agentziak sustatzen dituen eskola arteko trukaketen amaierako jardunaldia ospatu zen atzo Donostian. Aurtengo edizioan, 12 eta 15 urte bitarteko 350 ikasle inguruk parte hartu dute, Euskal Eurohiriko 16 ikastetxe ordezkatuz. Topaketa hauek urtero egiten dira 2005az geroztik, eta ingurugiroari lotutako gairen bat eduki ohi dute abiapuntu. Eurohiriak kultura, hizkuntza eta paisaia arloetan duen aberastasuna ezagutaraztea, Euskal Eurohiria herritarren artean ikusaraztea, eta ingurugiroarekiko sentsibilitatea areagotzea dira helburuak, talde lana bultzatzeaz eta ikasleak partaitdetza kulturan hezteaz batera.

Hauexek dira 2016an parte hartu duten hezkuntza zentroak: St. Teresa (Donostia), La Anunciata (Donostia), St Marie (Donibane Lohizune), Maria Reina (Donostia), Antigua-Luberri (Donostia), St. Joseph 1 (Baiona), Urola (Azpeitia), Beasain Institutua (Beasain), Camus (Baiona), Toki Alai (Irun), Txingudi (Irun), St. Joseph 2 (Baiona), S. Vicente Paul (Irun), Hernani Institutua (Hernani), Ste. Anne (Angelu), Peñaflorida (Donostia), eta Chantaco (Donibane Lohizune)

Ikastetxe horiek binaka edo hirunaka elkartu dira trukaketa jardunaldiak egiteko, otsaila eta maiatza bitartean. Trukaketek bi egun irauten dute, eta horretarako gaua aterpetxe batean igaro ohi dute ikasleek aurtengoan, Arritxulon (Oiartzun), Ulian (Donostia) eta Bellavistan (Hendaia)-. Trukaketa jardunaldian zehar, elkar ezagutzeko, harremanak sortzeko eta komunikazioa sustatzeko jokoak eta dinamikak egiteaz gain, eremu natural bat aztertu, eta Euskal Eurohiriko korridore ekologikoen sarearekin lotzen saiatu ziren.

Horretarako, hainbat jarduera planteatu dituzte, hala nola Oiartzun ibaiko zati desberdinak aztertu eta konparatzea; natura aztertzea hiriko eta hiri inguruko parkeetan (adibidez Donibane Lohizuneko Dukontenia parkea, edo Donostiako Ulia), korridore ekologikoen sarean duen garrantziari erreparatuta; gure ingurugiroan hainbat espeziek topatzen dituzten arazo eta mehatxuak beti ere gazteak espazio naturalek eta bioaniztasunak duten garrantziaz kontzientziatzeko helburuarekin. Jarduera horiek beste hainbat ekintzekin osatzen dira, hala nola bisita gidatuak (beste hizkuntza praktikatuz), non ikasleek, beste ikastetxeekoei beraien zentroa edo hiria erakusten dieten.

Donostian egindako jardunaldi bereziarekin amaiera eman zaio aurtengo edizioari. Talde bakoitzak bere azterketa lanaren emaitzak aurkeztu zituen, Antzoki Zaharrean egindako ekitaldian. Bertan izan ziren Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatua, eta Iker Goiria Kanpo Harremanetako zuzendaria. Ondoren, ikasleek bazkaria izan zuten, hiriko hainbat Txoko bisitatu zituzten, eta jolasekin eta dantzaldiarekin agurtu zuten elkar, Trinitate Plazan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios